Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik nabaritzen nuen Montseren abegia, harrera beroa, haren begien txinparta hitz egiten genuenean; ez nekien interpretatzen, ordea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 115. orr.
Jende horri abegia eta euskal kulturarekiko zubiak eskaintzeko egiturarik ez da, ez paperetan, ez gogoetan. Berria - Harian 2005-09-18
Barrenak ez zidan halakorik eskatzen, eta atzean geratu nintzen, Hermannek erakusten zizkion txera eta abegia ulertu ezinez: nire lagunaren jarduera beraska hartan ez nuen antzematen hain ondo ezagutzen nion ezpal gogorra. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 115. orr.
Neska alemanari batere axola ez nintzaiola, egun guzti-guztirako uzten ninduen bakarrik eta, abegiaren kontuaz gainera, bihotzetik hitz bakar bat ere ez. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 24. orr.
Inazio Mujika Iraola editorearentzat, orduko liburuan narraziotzat har zitezkeen poemak ziren, eta oraingo honetan ere badira han abegi aurkituko zutenak. Berria - Kultura 2004-04-23
Frigiara iritsi zirenean, txoko guztiak miatu zituzten eta abegi emango zien norbaiten bila ibili, baina ez zuten inor aurkitu. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 144. orr.
Germaniarrek beren erresumak fundatu zituztenean, abegi on hori neke bihurtu zitzaien. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 11. orr.
Denei egiten die abegi on, harrera adeitsua, eta ez dio inori galdatzen izan denari uko egiteko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 53. orr.
Egiozue abegi ona batak besteari, marmarrik gabe. Elizen arteko biblia 1 P 4,9
Bere gogoetetan murgildurik, ez zion batere arretarik jartzen kotxezainari, zeinak, Maniloven etxeko zerbitzari-jendeak eginiko abegi onak alaiturik, oso oharpen zuhurrak egiten baitzizkion troikako laguntza-zaldi izpildunari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.
Emazteak -xaloa eta berritsua bera- abegi oneko emakumea zelako ospea zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.
Jeneralak nahikoa abegi on eta adeitsua egiten zion hasieran Tentetnikovi; baina ezinezkoa zitzaien elkarrekin guztiz ondo etortzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.
Hark abegi onez hartu zuen. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 48. orr.
Ez zuten soldaduek ez bekaitzik ez gorrotorik begiradan, ez maitasunik ez abegi onik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.
Ez zuen abegi onik eskatu, ez zuen irribarrerik eta zintzotasunik eta etxerik nahi. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 129. orr.
Gau hartan berean, Prévan jaunari abegi arras ona egin zioten bere guda taldetik han gertatu ziren ofizialek. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 528. orr.
Martak afana azaltzen du Jesus abegi onenez hartzeko lehenik, eta ahalik eta egokien eta hornituen zerbitzeko gero. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 296. orr.
Abegi hobereneko gizona zen Beñat Ithurralde Barbeenekoa. Herria 2002-12-19
Abegi bikaina egin zitzaion zain egon zen bitartean. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 162. orr.
Hasieran barbaroek lapurretagai baizik ez zuten ikusten merkataritza, eta ezarri zirenean, ez zioten nekazaritzari herri garaituaren beste lanbideei baino abegi hobea egin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.
Antzara eta zisneetara ohituago dauden hiritarrek abegi ezin hobea egin zieten. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 74. orr.
Jatorri tatariarreko biztanleek ez zieten batere abegi txarrik egin soldadu andanei. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.
Iparraldean ere ez zieten denek abegi gozoa egin iheslariei. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 24. orr.
Eta hi, Ingalaterra, ene oniritzia ezertan badaukak [...], ez ahal diok abegi hotza egingo gure errege-agindu honi. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 166. orr.
Zerbitzari abegi txarrekoari ezikusia eginez, niganaino egin zuen zuzen-zuzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.
Anaiek, ohi bezala, oso abegi gozoa egin zieten eta bihotzez poztu ziren haiek iristearekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1128. orr.
Hemen, abegi guztiz onbera egin zieten bertako gotzainak eta gotzainaren iloba eta katedraleko kalonjea zen bikarioak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.
Ezin zitekeen joan ezein erakunde babeslerengana sorospen eske, beldur baitzen Raymond ebatsi eta abegi-etxeren batean sartuko ote zioten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.
Belardi hartan lo egin genuen Lauaxetak eta biok, itsasoko uhinen zaratei gure ametsen barruan abegi eginez. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 141. orr.
"Zatoz nigana, otoi, Byron nirea!" Besoak zabaltzen ditu, iluntasuna besarkatuz, hark ekarriko dionari abegi eginez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 273. orr.
Sodomarrek ez zieten abegirik egin bisitari ezezagunei, baina egiptoarrek esklabo bihurtu zituzten etorkin ongileak. Elizen arteko biblia Jkd 19,14
Txalo-zaparrada batez egin zioten abegi han bildutakoek sekula entzun-ikusi gabeko emanaldi hari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.
Gizalegez egin behar diok abegi. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.
Sorterria zabaltzen zitzaien aurrean, eta Enperadorearen guardiak, bihotzaren taupada bortitzen artean, abegi egiten zien lurraldea bere patu ere bazuela sentitu zuen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.
Turko bikaina zen; ez arabiarra, turkoa baizik, lodia, abegikorra, xarmagarria, turkoz jantzia, turbante eta guzti, bizkarrean seda saltegi oso bat zeramana, Frantziako Antzerkiko egiazko turko bat, beraz, diban zoragarri batean gozokiak eskainiz abegi egiten zidana. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.
Haurrak familia handien edo abegi familien mende geratu direnean, lan edota sexu esplotazioa jasan dute askotan, eta ia beti diskriminatu egin dituzte familiako haurrekin alderatuta, eta gobernuak ez du ezer ere egin horren aurrean. ETC-prentsa Berria, 2005-12-01
Bai, gero eta zailagoa egiten ari zaie elkarteei honelako umeentzako abegi-familiak aurkitzea, ez da plana urtea lanean ematea gero oporretan bizitza nahasteko. ETC-prentsa Argia, 2008-07-27
Abegi-familia batera eraman zuten, Terrik, bezero baten jipoiaren ostean, ospitalean amaitu behar izan zuelako. ETC-literatura, saiakera Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012
Aulki bat hurreratuta, esertzeko agindu dizu abegiz. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 94. orr.
-Ez al zaizue inporta automobilak beste leku hartan uztea? -eskatu zigun abegiz, modu onean, eskua metro batzuk urrutiago zegoen leku batera begira. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 145. orr.
abegi egin (3); abegi eginez (3); abegi egiten (5); abegi on (9); abegi ona (39); abegi ona egin (6); abegi ona egiten (5); abegi onak (3); abegi oneko (5); abegi onez (3); abegi onik (3); egiptoarren abegi (3); egiptoarren abegi ona (3); eta abegi (8); eta abegi oneko (3); jaunak abegi (3); oso abegi (5)