Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Banan-banan, Artemisen ahalari eskainiriko urrezko xaflak lauzen gaineko beren eusguneetatik eroriz joan ziren, metalezko durundiz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.
Mutakallim-n-en izkribuak ikertu eta gero, hartarako erraztasunak nituen neurrian, filosofoen idazlanak ere ikertu ditudan bezala, neure ahalaren arabera. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 185. orr.
Zeren gizakien jainkoekiko erlazioa ahalaren mailan baitzen, hain zuzen, inferioritatezkoa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.
2004ko udazkeneko egunen batean eta Nazio Batuen Erakundea deritzanaren bileran, Brasilpeko lurraldean multinazional ustiatzaileren batek -ia beste inork ez bezalako eskubide kolektiboen eta beren buruak eta beste askorenak determinatzeko ahalaren jabe diren horietako batek- mehatxaturik dauzkan lurretan jaioa den emakume "indigena kaingang" bati honela bota zion dotrina ofiziala ongi ikasitako Erresuma Batuko diplomatiko batek: [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.
Beraz, bikainei zilegiago zaie sorkariaz zin egitea erkinei baino; zeren bikainek adimenduaren sarritako kontenplatzeagatik eta argitasunagatik gehiago gogoratzen, hausnartzen eta kontenplatzen baitute Jainko gure Jauna dagoela sorkari bakoitzean bere izate berberaz, bere egotez eta ahalaz. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 55. orr.
Eta uretara limur baleza berori, jauna?, edo bere oinarritik itsasorantz konkortzen den harkaitz-labarraren gailur ikaragarrira, eta, han beste itxura ikaragarri bat harturik, arrazoimenaren indar eta ahalaz gabetu, eta eromenera eraman berori? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 55. orr.
"Asaba zaharren baratza"k, aldiz, ezustean, adimenaren ahalaz nolabaiteko askatasuna erdiesteko aukera erakusten digu, gorputzak, irudimenak eta afektuek eragindako morrontzaz nolabait askatzekoa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 128. orr.
Bere artearen ahalaz horditurik, tinkotasunez segitu zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 347. orr.
-Musikariaren gorputzak ezin eta haren arima dugu jotzaile -esan zuen Hebert sarjentuak, bretoia bera, gorputzaren ahalaz haratagoko kontuei emana-. ondorioz, ez baldin bada nehongo erlaziorik nahimenaren eta mugimenduaren artean, ez da ere Izpirituaren eta Gorputzaren ahalen edo indarren neholako parekatzerik izanen, eta, beraz, azken honen indarrek ez ditzakete neholaz ere haren indarrak determina. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.
Familian hazia izan nintzen eran etorkizuna librea nuen, nahi nuena egin nezakeen, ene ahalen arabera. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 139. orr.
Ororen gain Jainkotasuna, gure ahalen arabera, ulertarazten duten dogma arrazional batzuen bidez besterik ezin lor daitekeena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 32. orr.
Pilotari gaixoak gutietsi gabe haatik, hauk gogotik ari baitira, beren ahalekin. Herria 2005-02-27
Trebantzia haundiko pilotaria da azkaindarra, dituen ahalekin, eta esperientzia luzea duena. Herria 2004-03-25
Alabaina, holako ahalekin, eta gainerat nahikeria bat araberakoa delarik. Herria 2001-05-24
Lau pilotariak besoz eta ahalez elgarren bete, nahikeriaz ere berdin, jende hura guzia (gutixago hastean baina gero-ta-lodiago kalerietan) gustatua atxiki dute bi oren laurden bat eskasez, pario oihu batzuekin artetan baina errepostu gutiago, gaina hartzen baitzuten maiz irabazleek. Herria 2002-11-07
Kontaeran hamaika ahalez jantzita azalduko da, eta magikoa dela adieraziko zaigu, hots, kausalitate arrunta hausteko gauza. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.
Bat-batean egoera okertu zitzaion, diru-ahalez haraindiko etxea eraikiarazi zuenean herriko tokirik garestienean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.
Presa izaten ditek, gutiena ordaindu nahi ditek ahalez atrakea, eta ontzia lehenbailehen deskargatzeko makinista saiatuak hobe. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 185. orr.
Nik, Fulgor Sedanok, 54 urteko gizona, ezkongabea, lanbidez administratzailea, auziak abiarazi eta jarraitzeko gai, ahalez eta neure zuzenbidez, honako eskabide-azalpen hauek egiten ditut... Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 56. orr.
Pozaldian dagoenean egin beza ahalegina umiltzen eta ahal adina eraisten, pentsatuz zein gauza gutxirako den lehorraldi garaian, graziarik eta pozaldirik gabe gelditzean. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.
Aurrena dokumentazioan jarri zuen interesa, eta detektibe gisa ibili zen arkitekto elkarteko artxiboetan lortu ahal adina proiektu, plano, memoria eta etxearen garaiko aldizkari zahar biltzen. Sinkroniaren aitzakian, lan diakronikoetatik jakina zenari ez zaio ahal adina etekinik atera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 167. orr.
Aurreratu zuen ba ahal adina bere kokotsa eta laster ziren, urontzia hura zeriola eta andereñoa xaboibilez kokots bizarrari eraginka. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.
Min dut, min ahal-adina, aurten herri honetan ezkurrik ez bildua. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.
· Eta nik, anai Frantziskok, zuen morroi txiki-txiki honek, ahal dudan adina baiesten dizuet barrutik eta kanpotik bedeinkapen txit santu hau. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 167. orr.
Bi aldeek "ahal adinako elkarlana" egiteko erabakia hartu zutela esan zuen Suediako lehen ministroak. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-06-15
Herria nekaturik zegoen, bai, gari faltaz, baina printzeak ez zeukan inolako errurik; areago, lurren antzutasuna eta itsasoaren laztasuna erremediatu nahi izan zituen, ahal adinako gastuz eta arretaz. ETC-literatura, saiakera Analak eta Historiak I, Tazito (Xabier Amuriza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004
Eginahalak egin zituen askatzeko, ahal adinako garrasiak egiten saiatu zen, are ahoa tapatzen zion gizonari hozka egin zion, baina indarrik gabe gelditu zen, mugitu ezin zela jarri baitzuten estu lotuta. ETC-literatura, saiakera Jakobian eraikina, Alaa Al Aswani (Arantzazu Royo / Xabier Olarra), Igela, 2011
Haren soinean irristatuz jaitsi da bigarren astunena, Xan, orkatiletako zapietatik ahal adinako kemenez itsatsi zaiolarik. ETC-literatura, saiakera Absurdoko kontuak, Patxi Zabaleta, Pamiela, 2013
Ahal bezain laster egizu zerrenda bat, bortxatutako kutxa guztiena, jabeekin harremanetan jarri, telefonoz ahal bada, eta bestela bidali telegramak etortzeko esanez. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 105. orr.
Guziek elkar atxik dezagun, neholere ahal bada Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 31. orr.
Alaba, esan, ahal bada behintzat: / zer duzu Peter Panentzat? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 300. orr.
- Esango al diguzu, jauna, nora egin dezakegun ibilaldi laburtxo bat, erraza, eta polita, ahal bada; eta barka, arren, nire ausardia. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.
Ene Aita, ahal bada, urrun ezazu niregandik edari samin hau. Elizen arteko biblia Mt 26,39
Espainiako telebistetan aspalditxotik darabilten teknika da, ustez emaitza onekin, hasierako sumarioan, hogei minutu geroago osorik, eta ahal bada kamera geldituz, emango dizkizuten irudi ikusgarriak iragartzea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 122. orr.
Ahal bada ezer ez ukitu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.
Beraz, Mithrandirren borondate onak hiri honetan nolabaiteko balioa badu, Itzalaster ohore guztiekin tratatuko duzue: hobbit honekiko azaldu zareten bezain adeitsu, edo areago, ahal bada. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.
Erramun libre utzi dutenean, inguruko herrietako ezagun konfiantzazkoei deitzen hasi gara, ahal bada bulego eta tailerretako telefonoetatik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 179. orr.
-Ikusi egin nahiko nuke, ahal bada. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 51. orr.
Asegurukoak deitu du, eta argazki batzuk ateratzea komenigarria izango dela esan dit, euria egin aurretik eta ondoren ahal bada, froga zehatzagoak izan ditzagun. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 168. orr.
Azukre poltsatxoari begiratu zenion eta zalantza une baten ostean poltsikoan sartu zenuen, enkontruaren lekuko bezala, segur aski, fetitxea; memoriaren tranpak saihesteko, ahal bada, esango zenuen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 77. orr.
Gehi itzazue zerga horiek, eta gera itzazue esku hilak, ahal bada. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 146. orr.
2.Bada oinarrizko lege bat, hau dioena: ahal bada, bakea bilatu behar da; bestela, defentsa bilatu behar da. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 75. orr.
Bere punteria hobetzeko laserdun puntu gorriko bisorea eskatu zidak, ahal bada Swarovski markakoa! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.
Azeituna batzuekin, ahal bada". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.
Idazle eta artista batentzako, inportanteena, garaikoa izatea da eta, ahal bada, biharko intuizioetan sartua izatea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 149. orr.
-Ahal bada, atsegin handiz! - erantzun diot. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 129. orr.
Edonola ere, eguzki indarra ahal baino askoz gutxiago erabiltzen da. Berria - Harian 2006-02-18
Ahal baino lagun gehiago bildu dugu eta orain ez dakigu zer egin haiekin. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 58. orr.
Esan zion, alegia, jende pila mordoa zihoakiola karitate eske, eta lepoa emango zukeela Big Lanniek, behinik behin, ondotxo zekiela berak beti ahal zuen guztien egiten zuela; egia esateko, ahal baino askoz gehiago. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 267. orr.
"Maiteagoa nire bihotzak ahal baino gehiago, oi Zu! Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 60. orr.
Baionarat buruz berriz zihoalarik bizkitartean, nahiz mundua sekulan baino beltzagoa zeukan eta jasan ahal baino gehiagokoa bere barneko ilundura samina, bere baitan egin zuen ez zuela deus gisaz hiltzerat utzi behar amaren musuak egun hartan piztua zion argitxo eztia. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 182. orr.
Bazen jende Uharteko elizan, Kaiet Deindarenen ehortz aratsaldean, ortzirale huntan: elizan koka ahal baino gehiago. Herria 2003-09-18
Oinaze handiak jasaten zituenez, nahi eta ahal baino diru gehiago xahutu zuen medikutan osasuna berreskuratzeko, eta zorrei aurre egin ezinik aurkitu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 265. orr.
Nire ezpainek egun osoan emango dute zure salbamen-asmo eta ekintzen berri, nik kontatu ahal baino gehiago diren arren. Elizen arteko biblia Sal 71,15
Orobat jakin dut auzibidea ahal beste korapilatzeko asmo ezkutua dagoela, auzia ohiko lege-bideetatik epai dadin eragozteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 541. orr.
Oro har kontu handiz eta urrikalkor mintzatu zaigu, ahal beste saihestuz "lan eremu" hitza. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 24. orr.
Zuek eutsi goiari ahal duzuen bitartean eta ahal beste luzatu bizimodu hau. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 32. orr.
-Ahal beste, baina ez nahi adina. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 198. orr.
Eta ahal beste lo egiten saiatu zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 74. orr.
Ez dute ezta bi segundoz pentsatzen ahal beste herririk eta ez eskualderik badela hemen. Berria - Kultura 2004-12-29
Iruditzen zait, artista lanean ari denean, ez dela egoten ahal beste ezertan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 113. orr.
f. Erreferentziak, ahal beste, testu nagusitik kendu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 365. orr.
-Ez da ezer -hala ere, batera eta bestera begiratzen hasi zen, ahal besteko disimuluz. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 141. orr.
Orduan, Lisiasek harmailara igo eta ahal bezain ongi defendatu zuen hitzarmena; irabazi zuen herriaren oniritzia, jendea baretu eta berauen onginahia bereganatu zuen. Gero, Antiokiara joan zen. Halaxe gertatu ziren erregearen gudu-irtenaldia eta atzeraldia. Elizen arteko biblia 2 M 13,26
Libre izan nuen lehenbiziko igandean, hantxe jarri nintzen, zalantza bizian, erantzun ahal bezain zintzo, orekatu eta duin bat atontzera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.
Ahal bezain geldi, ohe arraboskariak sala ez nintzan, Edurnek ateratzen zituen soinuen pentagrama irakurri nuen nire belarrien partituran. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.
Hauek guztiauengatik harat-honat nabil eta jirabiraka hegan dagit eta ahal bezain barrena sartzen naiz helmugarik inon aurkitzen ez badut ere. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 248. orr.
Artean ez nekien Portugaleteko gau eskoletan euskara irakasle bihurtuko nintzela, baina prest nengoen Rosak zabaldutako bidetik ahal bezain urrun joateko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 239. orr.
Hiriko apez eta serora eskola hoberenetan ezarri genuen, amamatik ahal bezain urrun... Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 150. orr.
Horiek ahal bezain zorrotz epaitu behar dira, erantzunkizun penalak eskatu behar dizkiegu. Berria - Euskal Herria 2004-01-22
Egunez egun biltzarrera jin ginen, ahal bezain beroki beztiturik, elurrean eta haize hormatuan beha, eta manurik ez heldu. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 105. orr.
Banuen adixkide bat; ez zituen bidaiak maite, eta bere inguruan denak... ahal bezain urrun oporretan... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 31. orr.
Arbelbidek baia ardietsi. 1886 hondarrean jakinarazi zien 40.000 libera ematen zizkiela eskola hori sortzeko ahal bezain laster. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 61. orr.
Eta nahiz eta ahal bezain azkar atera, Lepic andrea hurbiltzean, beranduegi izaten da beti. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 166. orr.
-Har ezazü plana eta ahal bezain laster atzaman ezagüzü izozki saltoki hori! Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 16. orr.
Zorrak kitatzeko plan bat osatuko da horrekin batera, etxebizitzaren alokairua ahal bezain laster ordaintzea bideratzeko. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
Eta orain ahal bezain azkar kontatuko dizut amaiera. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 38. orr.
-Nahi baino beranduago, baina ahal bezain pronto. - Alegia, baietz. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 98. orr.
Ahal bezain laster egizu zerrenda bat, bortxatutako kutxa guztiena, jabeekin harremanetan jarri, telefonoz ahal bada, eta bestela bidali telegramak etortzeko esanez. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 105. orr.
Eta ahal bezain pronto lasterka joaten zen zirkora, haurrak eramateko aitzakian. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 270. orr.
Saia zaitez, ahal bezain laster, bizimodu normala egiten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 328. orr.
Ahal bezain agudo utziko dut lantoki hau". Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 155. orr.
Terrorismo itsuarekin eta heroi zein martiri sistemarekin bukatzekoa da ahal bezain laster, politikoki salbatzen ahal dena salbatzearren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 97. orr.
Oroz gainetik elgarrekin aholku edo kontseilu beharrezkoak zituzten trukatzen etxaldeari ahal bezainbat emanarazi beharrez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 100. orr.
Saget andereñoak entzun egin zien, garra begian, eta haien atzetik abiatu zen arineketan, bere hanka txikiak ahal bezainbat luzatuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 399. orr.
Ahal bezainbat kaparen lepokia esku batez goiti atxikitzen du, bisaia erakutsi nahi ez balu bezala. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.
Dominique eta biek ahal bezainbat laguntza ekartzen zuten baserrian: egur puskatzen, belar mozten, eta ondotik belar garraioan, eta unaturik oheratzen ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.
Baldintza horietan, jokoen eskaintza beti ahal bezainbat atxikitzea beharrezkoa da. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 109. orr.
Urratsa ahal bezainbat luzatuz, frango laster heldu nintzen Magaliren etxerat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 120. orr.
Guraso batzuek hauts kolorezko ume malestrukak ahal bezainbat zaintzen zituzten beren sabelen beroan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 132. orr.
Ezer inporta izan bazait nire aro eta giroarekiko lan guztietan, baserritar, laborari eta artzainei ahal bezainbat laguntzea izan da: hori konstante iraunkorra izan dudala hogei urtean, hala aitor nezake diodana diodala jakinaren gainean. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 124. orr.
Ezker abertzalekoek osoago iraun zuten, ahal bezainbatean, haien erorketek betiere zati bati baino ez baitzioten eragiten, borroka armatuaren alde zeudelarik segurtasun-neurri zorrotzagoak erabiltzen zituzten eta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 72. orr.
Horretan beraz behar dugu lehiatu, hots, gure afektu bakoitza modu argi eta egokian, ahal bezainbatean, ezagut dezagun eta, horrela, gure Izpiritua afektu bakoitzak ekar dezan modu argi eta berezian hautematen dituenei eta gozo osoa ematen diotenei pentsatzera. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 539. orr.
Izan ere, beste edonorenaren pare jartzen zuten hitz haiek bere bizia, gizaki ororen ardura izaki, azken batean, bizia ken liezaiokeen edozer ere kontrolpean edukitzea, saihestezinari, ahal bezainbatean, iskintxo egitea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.
Bars eta Ektor aurrean jarri zitzaizkion, ordea, eta ez zioten utzi ahal bezainbateko triskantzarik egiten; gainera, Lancelotek odol asko galdua zuen zauritik, eta ahuldade pixka bat sentitzen zuen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.
Eguraldiaren eguneroko eta ordu oroko gurpilean, aroaren hegada pinpilinpauxa xotil intseguru baten antzekoan, badakizue, hor izango gaituzue egurats guztiekin maiteminduta garen emakume eta gizaseme euskaldun hainbat, ahal bezainbateko zerbitzu apala eta ongi neurtua emateko pronto. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 189. orr.
Erabakitzen dut hobeto ezagutu behar dudala, ahal bezainbeste denbora eman behar dudala haren ondoan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.
Abiadura Eztiaren Denbora ahal bezainbeste luzaraztea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 33. orr.
Eta, prest daudenean, epistemearen eremuan murgilduz, hau da, egiazko zientziaren eremuan, Izate absolutura ahal bezainbeste hurbildurik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 48. orr.
Ahal bezainbeste jokatzea da nire helburua, pixkanaka taldean tokia egin ahal izateko. Berria - Kirola 2004-12-02
Eta ondoren, autobus geltokian, konkistatu berri zuten konplizitate horretatik besteak ahal bezainbeste urrundu lagun-minari belarrira hitz eginez, gainontzekoen begirada bekaitza ere plazer. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 151. orr.
Ahal bezainbeste ordaintzen diot Jeani. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 59. orr.
Ahal bezala saiatzen ari naiz zuei kontatzen, urruneko garai haietako zirkulazioaren hotsa egiten duen idazmakina honi aurrera egiten uzten. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.
Lagunarekin ahal bezala bizpahiru hitz trukatu elgarren berri emanez, eta gure solasa ez ginuen sobera luzatu ahal izan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 82. orr.
Ahal bezala eta estropezu eginez lortu zuen leihoraino heltzea. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 137. orr.
Gure lagunak doi-doia ikusten ditugu eta ahal bezala, xokoleta, bixkotxak eta zigarretak helarazten dauzkigute. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.
Dena den, geratzen dena ahal bezala pasa, etxera joan eta Vuelta prestatzen hasi beharra daukagu», aipatu zuen nafarrak. Berria - Kirola 2004-07-24
Onartu behar da drogak gizartean daudela, beti egon direla; bitartekoak dira, jendeak nahi edo ahal bezala kudeatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-11-25
Abadetxoa, aho-zabalik jarraitu ondoren Pepponeren ekintza, zurbildu eta bere sermoitxoa ahal bezala tetelkatuz, aldarera itzuli zen meza bukatzeko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 139. orr.
Nerabezarotik ordu arte karreatua nuen ahal bezala garbitasunaren zama. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 112. orr.
Otordu eta apairuak, ahal bezala berek egin eta berek jan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 49. orr.
Holohan jaunak onartu zuen artistak ez zirela onak, baina batzordeak, esan zuen, lehen hiru kontzertuak ahal bezala egitea erabaki zuen, eta antzetsuak larunbat gauerako uztea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 205. orr.
Ahal bezala jarri da zutik, eta berriro lotu zaio lehengo boxeo kolpeen dantza barregarriari. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 124. orr.
Igortzen dizut; hor ikusiko duzu ematen didala, moldakaizkeriari ahal bezala itzuriz, berari izkiriatzeko baimena: partitzera premiatzen nau ordea, eta uste dut partitzetik ezin sobera gibela nintekeela neure buruari kalterik egin gabe. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 141. orr.
- Justifikatu gabeko balio-judizioak ahal bezala ekidin behar dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.
Orgatila baten gainera botatzen ditu gorputzak, ahal bezala. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.
Petrolioaren prezio garestiari "bakoitzak ahal bezala aurre egin» beharko diola azaldu zuen, "prezioak garestituz, esaterako». Berria - Ekonomia 2004-06-01
Eta gaua horrela datorrenean, ezagutzera ematen dizkigu tren astun horiek, urteekin gero eta gehiago, eta haien zama, norberak bere baitan, eraman beharra dago, ahal den aurpegirik onena erakutsiz geltokietan dauden bidaiari galduei. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 155. orr.
Ahal den moduan ibili behar. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 43. orr.
Sindikatuek, ahal den heinean, aparteko orduak desagertzea eskatu zuten Berria - Ekonomia 2004-06-09
"Ahal den heinean proiektu ezberdinak dituen taldea sortu nahi genuke, jarraipena duena» Berria - Kultura 2006-03-17
-Ea, har itzazue papera eta boligrafoa, eta idatzi narrazio txiki bat, non, bi intsektu desberdin eredutzat hartuz, ahal den ongien adierazi behar duzuen zertan den bizitza; betiere, lehiaren ikuspegitik hartua. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 93. orr.
-Ahal den azkarrena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 166. orr.
Kategoriek apriorizko adigai eratorrien kopuru handia eskuratzen dute sentimen hutsaren modi-ei lotuz eta elkarren artean lotuz gero, eta adigai hauek oharraraztea eta ahal den heinean beren osotasunean zerrendatzea onuragarria den eta ezatsegina ez den ahalegina litzateke, hemen, ordea, utzigarria dena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.
Sentimendu hori ahal den zehatzen deskribatzeko, nire inozentzia garaian, sokaz adabatutako, begiak zerusaz zabal-zabalik zituzten gizon horien, barregarri horien aurrean oraindik birjin diren mutilek nik haiez nuen irudi grafiko gaingirozkoaren arabera zirrimargotutako prostituta batekin topo egitean senti zezaketen izuikara bertutetsu bera sentitzen nuen. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.
Legeari eta ordenari helduko diegu ahal den bitartean, baina kanoika ibiltzeko ere prest gaude! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 142. orr.
Eta hori ere ahal den moduan, guk diputatu bat lortuz gero, ur tanta bat izango da-eta Madrilgo itsaso zakarrean. Berria - Euskal Herria 2004-01-30
Beharbada euskal kulturak bere adar guziekin nolakoa izan beharko lukeen gaurko mendean, euskal hizkuntza segurik ahal den toki guzietarat zabalduz. Herria 2003-10-30
Larunbat gauerdia pasa, eta, handik bi ordura, ea antzematen diozun ongi eta ahal den klaroen zein haize dabilen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 362. orr.
Askotan etzaten da horrela, isil isilik, berarengandik ahal den urrutiena. «Bizia lo», 2003 - 53. orr.
Bizitzari ahal den zuku guztia atera arteko onik izaten ez duen jendilaje mota hori erakartzen zuen Parisek, horra, baina ni ez nengoen zaku hartan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 296. orr.
Guk, gehien-gehienean, errimatu egiten dugu, eta gero, ahal dena esan. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 27. orr.
Ahal den guztia, ahal den leku guztietan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 87. orr.
Jendeak simaurra botatzen ziek ahal den guztietan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 205. orr.
Saia zaitez irakaslearekin ahal den guztia aldez aurretik argitzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 331. orr.
Esaten digutenez, heterosexualitatearen prozesua oso konplexua da, eta, askotan, ez da ondo amaitzen, "desbideratze" batzuk izaten dira, eta horiek "zuzentzen lagundu" behar da, ahal den neurrian. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 76. orr.
Unibertsitateen estatutuez eta autonomia legeez baliatu beharko ginateke, ahal den neurrian gauzak beste era batera bideratzeko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 198. orr.
Halako gabezi urteak tokatu gabe ere, baserrikoa biziraupeneko kultura da izatez, autarkikoa, ahal den neurrian autosufizientziara jotzen saiatzen dena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.
-Etiopiar "arraijaleek", hildakoen gorpua ihartu ondoan, guztia iheltsoz estali eta margoz apaintzen dute, ahal den neurrian haren irudia berdinduz eta, ondoren zutarri gardenez inguratu, eta gorpua zutik ikusten da harrian barrena, inolako usain txarrik ez beste ezer sortu gabe. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.
Beste irizpide oso egoki bat bidegabekeriaren eta zigorraren arteko lotura estutzeko: zigorra izan dadila, ahal den neurrian, delituaren izaeraren araberakoa. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 64. orr.
Hobe da haien tartean irristatzea, ahal den neurrian saihestuz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 203. orr.
Enparauetan ikuspegi estuagotik ibili gara ia beti, diskurtsoaren maila, ahal den neurrian, galdu gabe. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 31. orr.
Francinekin ahal guztiak galtzen nituela, paso. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.
Nire indar guztiaz azeleragailua zapaldu eta Mercedesak jauzi egin zuen aurrerantz, bere potentzia itzelaren ahal guztiaz bultzaturik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.
Kortesanoek ahal guztia egingo zuten begiak itxita eta belarriak gortuta bizi ahal izateko. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.
Neure indar eta ahal guztiaz salatu nahi dut, bada, hori egia ez dela. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 166. orr.
Legeak ahal guztiak ematen dizkio euskotarrari, erran nahi baita Euskal Herrian bizi denari, aukera dezan izan euskaldun ala erdaldun». Berria - Euskal Herria 2004-10-07
Ez dezaket hargatik sinets amodiozko kutun horrek bere ahal guztia galdu dukeenik, eta saiatzen naiz oraino kutun horrez baliatzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 151. orr.
Hau esanda, bihotz osoa bere andere Dulzinearen eskuetan ipiniaz, honelako estualdian laguntza emateko eskatuaz alegia, rodelaz txit babesturik, lantza bere oin-txokoan tinko, Rozinanteren lauhazka ahal guztian ekin zion. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 36. orr.
Astoak korri-ahal guztian, etorri zitzaion laguntzera Santxo Panza; eta heldu zenean, ezin mugiturik zegoela aurkitu zuen; halakoxe kolpea izan zen, Rozinantek harrarazi ziona. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 36. orr.
Luzaz jardun zuen zaldiak han lanean, hanken ahal guztian lokatzari eraginez, konkordunaren eta nagusiaren deiadarrek akuilaturik, eta, azkenean, maldaren erdian zegoen patio txiki bateraino eraman zituen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 327. orr.
Ostikoka, komuneko ateaz, ahal zenuenaz jotzen zenuen txaboloko atea, eman ahal guztian emanez. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 129. orr.
Rufo hori, bada, igo mahai gainera eta hor hasi zen, egin ahal guztian kantari: Rod Stewart-en "Do you think I'm sexy?" kantatzen zuen (Sexya naizela uste al duzu?), garai hartan oso-oso modan zegoena, gaztelaniazko bertsioan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 46. orr.
Hortaz, latin eta kastillano, euskara eta begiak ahal guztian luzatzeak ere, ilargiari bere sekretuak aterako dizkionik, oraindik ez dut uste jaio denik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 391. orr.
Eta egin nezakeen bertzerik, ez bada amodio hori ahalik lasterrena garait ahal dezazun zuri opatzea, eta batez ere neure ahal guztiaz zu laguntzea, zuri esperantza oro galarazteko eginahal bizian? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 175. orr.
Edo Danceny, erraten nuen neure baitan, eragozpenek suhartua, amodioz sutuko da, eta orduan neure ahal guztiaz diot zerbitzatuko; edo ergel hutsa baizik ez baldin bada, nik batzuetan sinesteko tentazioa dudan bezala, etsirik dateke, eta garaitutzat duke bere burua: beraz, kasu horretan, harez mendekatua ninteke bederen, nire esku zen bezainbat; bidenabar, amaren estimua, neskaren adiskidantza, [...]. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 189. orr.
Ohar zakizkio soil-soilik ezen neure buruaren defentsa itxuratu hartan neure ahal guztiaz laguntzen niola: asaldatzen nintzen, mintzatzeko astia izan zezan; arrazoi txarrak ematen nizkion, iharduk zitzan; beldurra eta mesfidantza agertu nion, hark segurantzak eman ziezazkidan; eta haren lelo etengabeari, ele bat baizik ez dizut galdatzen, nire isiltasunak erantzuten zion, iduriz ez ziola [...]. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 274. orr.
Deus ezin baitzaio ezinezkoa izan zure arima ederrari; eta egunen batean maluraz fingaitz egin bazeneza (Jainkoak ez dezala nahi!), sinets nazazu, maite polit horrek, atxiki ezazu bederen zeure ahal guztiaz borrokatu izanaren kontsolamendua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 334. orr.
Neure indar eta ahal guztiaz salatu nahi dut, bada, hori egia ez dela. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 166. orr.
Nire indar guztiaz azeleragailua zapaldu eta Mercedesak jauzi egin zuen aurrerantz, bere potentzia itzelaren ahal guztiaz bultzaturik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.
Alegia, gauezko tximeletak - gehienetan sitsak dei daitezkeenak - direla usainaren bidez orientatzeko behar eta ahalmen gehiena daukatenak, argirik ez dagoenean ahal duenak ahal duena egin behar izaten baitu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 218. orr.
Kafetegi batean izandako elkarrizketa batean esan nion haurdun nengoela eta ahal nuen guztia egingo nuela abortatzeagatik. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.
Aski da erne egotea, beti esna, begiak aurrekora baino zerbait urrunxeagora begira, eta halako batean hortxe dago jakinduria, zuk ahal zenezakeena behintzat, baina kontuz: ematen ez baduzu, zabaltzen ez baduzu, galdu egingo duzu konturatu gabe. Pako Aristi «Note book», 2005 - 153. orr.
Irakasleen artean, teologia eta latina bezalaxe, gizalegezko hainbat jakingai erakusten zituzten: erakutsi eta baita ahal zen neurrian praktikatu ere. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 47. orr.
Keinuka, gugandik hurbil zebiltzan upelak seinalatuz, abisu egin nion anaiari, eta ahal nuen modu guztietan ahalegindu nintzen nire asmoak adierazten. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 78. orr.
Eta, oro har, triste ikusten nuen, eta horregatik hurbiltzen nintzaion ahal nuenean, gizon hura atsegin nuelako eta pena ematen zidalako. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 89. orr.
Ahal izango balitz, gutariko bakoitzak nahiko luke besteak lotzen dituzten hitzarmenek gu ez lotzea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.
Txalupak, ur lasterrarekin berriro beherantz baitzihoan, katea muturreraino jaregin, eta gelditu egin zen; atzealdean eseri nintzen, nire ardi larruaren gainean, ahal nuen erosoena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 93. orr.
-Begira zerura eta zenbatu izarrak, ahal baduzu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.
Gero ahal izan zuen moduan iraun zuen amaren aurrean zutik, galtzontziloak eta galtzerdiak probatzen zizkion bitartean. «Bizia lo», 2003 - 10. orr.
Bidean behera ere jipoitu zuen, ahal zuen ahotsik ozenenaz garrasika: Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 70. orr.
Aipatutako arrazoiengatik, irteera ahal nuen bezainbeste atzeratzeko eskatu zidaten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 34. orr.
Goiarnasak basoan zabiltzala jo bazaitu, Bitoriano Gandiagarena egin dezakezu: adar mardul bat hartu, eta lurrean idatzi, ahal duzun bezain laster hara itzuliko zaren esperantzan, paper eta guzti. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 94. orr.
Ahal duguna egiten dugu froga gainditzearren, nork bere gisan, motz, zorigaizto eta liskarti beti, eta isildu egiten gara. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 17. orr.
Mandabillaren bidaiaz euskaraz den bertsione hau egokitu da, gaurko irakurleari irakurketa errazteko gisan, baina ahal den bezainbat aldakuntza guti egin da, jatorrizko hizkuntzaren musikalitatearen atxikitzeko. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 50. orr.
Etsaien burua, Francisco Franco caudilloa, ohean hil zela 1975ean, Euskal Herria eta euskara ahal izan zuen bezain zapalduta utzirik eta ondorengotzaren inguruko kontuak ahal izan zuen bezain estu loturik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 31. orr.
Oherako handiegi direnei, berriz, moztu egiten die, besterik gabe, ahal duen puska: zangoa zein burua. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 116. orr.
Beraz, eraikuntzan erabiltzeko egokiak diren gauzak azaldu behar ditut, zein nolakotasun dituzten eta zer bertute dituzten, ahal dudan neurrian behintzat. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 970. orr.
Kannerren hitzetan, bakardade horrek: "Atea ixten dio, ez-ikusiarena, ez-ohartuarena egiten dio ahal duen guztietan haurraren kanpo-aldetik datorren guztiari". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.
Etxeko emakume batek edota erromeriara arrimatutakoren batek jotako panderoarekin ahal zenean, baina bakarrik gehienetan. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 39. orr.
Estatuek ahal dituzten neurri guztiak hartu beharko dituzte, itsasoak ez daitezen kutsa gizakiaren osasuna arriskuan jartzen, baliabide biziak eta itsas bizia kaltetzen, laketerako aukerak murrizten edo itsasoaren beste erabilera zilegi batzuk oztopatzen dituzten substantziez. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 111. orr.
-Zoaz ahal duzun moduan barrura, nik entretenituko ditut-eta - esan zion Justinak Joanesi, eta pauso batzuk aurrera eginez, dena izar eta dena ilargi, soldaduen begi bistara azaldu zen, lau botila koñak eskuetan, txin-txin hoska. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.
Lanik ezin bilatuz estualdi latzak iragan zituen: hemen hilabeteko lana, han astebeteko gosea, loa ahal zuen tokian... Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.
Gero, berriz, ahal izan nuenean, "sukarraldia" pasata nengoen eta ez nuen joko hartan hasteko gogo berezirik izan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 53. orr.
Aspaldiko ohitura zuen, nahiz eta osterantzeko guztiei "nire senarra" azpimarratu ohi zien ahal zuen guztietan, seguru aski etxe berean emakume bi eta gizon bakarra bizitzeak herrian sor zitzakeen esamesen itotzeko. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 17. orr.
Ahal baduk, ordu bietan etorri! Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 77. orr.
Lehenik norberak onartu behar du eta, ahal duen neurrian, emakume izateko modua aukeratu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 55. orr.
Gizonez soilik zen arduratzen, eta bizialdia ahal den sinpletasunik handienaz pasatzeko moduaz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.
Bata bestearen ondoren jartzen nituen hitz hoskideak eta ahal nuena egiten nuen. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 125. orr.
-Ondo, ondo zagok - esan diot kemena ahal nuen moduan bildurik -, erakuts iezadak beste eskua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 94. orr.
Eszitaturik nengoen, baina ahal izan nuen bezala disimulatzen saiatu nintzen; ez dakit guztiz lortu nuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.
Semeak bihotza penaturik eraman zuen, etxetik joan zitzaionean, baina ahal zuen guztian itzuliko zela agindu zion, eta zintzoki bete zuen hitza beti. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.
Esaten du, zera, ahal balu bere gerrian lotuko nindukeela koloretako hari batez. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 39. orr.
Bera ere jantzi egin zen, ahal izan zuen moduan. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 30. orr.
Leitu eta idatzi, aise behinik behin, gutxik ahal zuten. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 46. orr.
Eta putakumea ahal nuen bezain urruti bota nuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 27. orr.
Buruz oso argia izan gabe ere, hainbesteko jakingura zuen organoen funtzionamenduaz non, ahal bazuen, hildakoren baten esku edo besoren bat etxera eramaten baitzuen, bere gogara disekatu ahal izateko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.
Ez naiz idazlea, eta ahal dudan moduan kontatuko dut dena. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 95. orr.
Nik uste ETAk ahal duena baino gutxiago, askoz gutxiago gainera, hiltzen duela! Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.
-Jakina ahal duela! Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 76. orr.
Baina ni saiatu egiten nauk beti ahal dudana egiten. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.
Ahal duzunean zoaz leku bazterturen batera eta aska itzazu deabru guztiak airean. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 101. orr.
Hemen naturak ahal duen oro egiten du gizakia sosegatzeko, eta gizakiak ahal duen oro egiten du natura iluntzeko. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.
Hori entzutean, guztiz nahigabetu zen erregea, eta Daniel salbatzea erabaki zuen, inondik ahal bazuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 172. orr.
Begien bistan izanez horko katalogoa, erraten ahal dugu egileek arrunt baztertu zituztela euskara eta euskaldunak kontestutik, iberiarren auzoak zirelarik. Herria 2001-10-25
Neskek nahi duten mailan parte hartzen ahal dute. Herria 2002-09-19
Ur-Txori behar zuelako izan ontziak, gauez eta faxisten kargamentu haiekin nabigatu ahal izateko. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 25. orr.
Hizkuntz zeinuak eta komunikazioaren osagaiak berezkoa ez duten eginkizunetara egokitu ahal dira literatur obretan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 15. orr.
Mezua utzi ahal izan diot Latineko eskuliburuaren gainean, Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 16. orr.
Goitik behera berridazten ari naiz Magiaren Historiaz egin nuen saiakera osoa, hemen aurkitutako gauza batzuk sartu ahal izateko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.
-Esperoan gelditzen ahal naiz? -galdetu nuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 48. orr.
Ea albait arinen bisitatu ahal duzun. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 15. orr.
Oraindik ere hala dut, izukide izanak gotortu egiten baitu adiskidetasuna: ez distantziak ez denborak eraisten ahal dute adin horretan muturreraino eramandako konplizitatea. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 36. orr.
Latinez sicera zioten erraiten, heldu baita aldakuntza hau ukaiten ahal genukeela: Sicera > Cisera > Cisa (kastillanoz) eta Cize (frantsesez). Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 16. orr.
Denek ulertu ahal dezaten eta abar... "Burlatzen naiz Garibaiez, bai halaber Etxabez, zeñak mintzatu baitire erdaraz eskaldunez". «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.
Zuk ezin zenuen besterik egin gela jendez beteta egonda; akabua izanen litzateke auzitegi batean bakoitza zutitu eta gogoak ematen diona oihukatzen ahal balu. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 17. orr.
Eta, oro har, ematen zuen bulego hura andetan garraiatzen ahal zela, geltokiko buru eta guzti, aita santua eramaten duten bezala. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 25. orr.
Horren ondorioz, eskuak erabili ahal izan genituen eta burmuina handitu zitzaigun. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.
Behin egokitu ondoren ez da berriz mugitu, lasai gelditu da eta deus ere ez nuela, alarma faltsua zela sinetsarazi ahal izan diot neure buruari. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 29. orr.
Esplikatzen ahal duzu, hori? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 9. orr.
Ez zukeen agian gaizki hartuko ere, ikusi ahal izan balu, umore beltzaren hain zale izandakoak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 9. orr.
Horietako batek ere ez dizu aurre egin ahal izango. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 28. orr.
Belarra jan ahal bagenu (eta animaliak jaki-eraldatzailetzat erabili beharrik izan ez) bost edo ha-mar aldiz handiagoa litzateke munduko proteina-hornia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.
Nik zelai berde eta birjinak zanpatzen ahal ditut, basamortuan ibili behar izatea da zuen kondena. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 34. orr.
Hire milioiekin, hainbertze egiten ahal duk erreka jotzeko beldurrik gabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.
Fionn, arnasa lasaiago hartuz, atzera eta aurrera kulunkatzen hasi zen handik irten ahal izateko. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 9. orr.
Haren ulua nekez azpiratzen ahal du kamioien azantzak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 11. orr.
Ez nekien honetaz nola galdetu, eta ez nintzen ausartzen zuzen galdetzen, lotsaz; auzo-lotsaz, baina, kalkulatuz nik sentitzen nuena ez zela ezer izango Zamariak sentitzen ahal zuenarekin. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 38. orr.
Esaldi terrible bat entzun ahal izan genuen orduan, kirolari haren patuari buruz zalantzabiderik uzten ez zuena. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.
rrian lanean aritzen ahal haiz turkoaren pare, ez duk sekula ez eskerrik, ez saririk eta ez ohorerik, etxe onetik ez baldin bahator!
Masta eraitsi beharko litzateke ziria haren azpitik kendu ahal izateko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 17. orr.
Gauza batzuk zuhurtzia hutsagatik egin behar dira: zenbait helburu galdutzat eman, helburu handiagoei indarrez ekin ahal izateko. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 10. orr.
Deus guti erraten ahal nion, baina harro nintzen tokiko hizkuntza pitinka-pitinka ikasten ari nintzela ikusita. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 43. orr.
-Niregatik, egoten ahal duk urte bete paretan sikatu arte, Antxonen tximeletak bezalaxe! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.
Kolpe larregi jaso zituen, jasan ahal zituenak baino gehiago, eta haietako batzuek erdi tontotuta utzi zuten, beste askori gertatu bezala. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 26. orr.
Haien ustez, ezinezkoa zen kolorearen pertzepzio eta irudikapenerako halako gunerik existitzea eta garun-azalaren edozein eremu eginkizun horretarako bereizi ahal izatea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.
Zuk hitz egiten duzu bospasei hizkuntza, eta horietako edozein hitz egin ahal duzu klinikan, bakarrik zeurea ez. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.
Kontuz ibiltzen ahal zara! Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.
Gero, zapi bat eman zion, bularrean jar zezan, onik iritsi ahal izateko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.
Izan ere, haien jardunaren kontrastean argiago ikusi ahal izan dugu bertsolaritza zer den eta zer ez den. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 29. orr.
Baina esaten duenari, zer baina eta zer maina erantzun ahal diogu, eta Azpeitia aldean akaso esaten duenak akaso makaso, Elormenditxotik gora Urrekaso erantzuna topa lezake (Ats 432). Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 36. orr.
Eta Harryk gerarazi ahal izan baino lehen, Dobbyk ohetik salto egin, Harryren idazmahaiko lanpara hartu eta bere burua jotzen hasi zen, belarriak zartatzeko moduko uluak eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 21. orr.
Beste herriek indarkeria erabili eta justifikatu ahal bazuten, euskaldunok zergatik ez. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 54. orr.
Beharrezkoa da ikurraren arbitrariotasuna, hizkuntzek adierazpidetzat jokatu ahal izateko beharrrezko zaien egonkortasunari euts diezaioten, eta aldi berean, egonkortasun hori oso sendoa da, hizkuntzak gizataldean finkatuak daudelako: gizarte masa osoan finkatzen dira hizkuntzak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 10. orr.
Gosearen eraginez, ezbaian ibili barik zeharkatu zuen jauregiko ate nagusia Hassanek, eta harriturik ikusi zuen zelan bete ziren entzundako promesak, nahi beste jaki goxo dastatu ahal izan baitzituen hurrengo orduetan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 32. orr.
- Badakik, Phil, ahal izanez gero, atsegin handiz lagunduko niakeela, baina oraintxe bertan nire egoera finantzarioa oso-oso zaila duk. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 355. orr.
Efeson ez gelditzea erabakia zuen Paulok, Asia probintzian luzatzeko beldurrez; presaka zen, izan ere, Mendekoste-egunerako Jerusalemen egon nahi baitzuen, ahal izanez gero. Elizen arteko biblia Eg 20,16
Ahal izanez gero, noski." Bistakoa zen, inolako linternaren argirik ez zen behar hori ikusteko: heriotzaren zama berdindu eta bizirik atera nahi bazuen, balantzaren beste aldean ahalik eta gehien jarri behar zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 255. orr.
Ematen du berak pentsatu zuela nik eskubidea nuela Voldemorti aurre egiteko... ahal izanez gero, behintzat... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 272. orr.
Baina galderaren ezkutuko zergatiaren berririk ez zion osabari agertu nahi, ahal izanez gero. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 244. orr.
Ahal izanez gero, ez zuen SDren egoitzatik ehun kilometrora ere izan nahi. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 206. orr.
Ahal izanez gero. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 67. orr.
Maite duzun norbait baldin baduzu, jende horri benetan ihesi egin nahi izanez gero... bai zuk, bai aitak... diruarekin lagundu ahal izanez gero... Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.
Zuzenketen eztabaida egingo da bertan eta hirukoaren helburua da ahal izanez gero saio bakar batean amaitzea, hots, oraingoan ponentziarik eratu behar izan gabe. Berria - Euskal Herria 2004-02-12
"Ahal izanez gero, liburuak sailean irakurri behar dira, lehenengotik hasita. Berria - Kultura 2004-12-01
Gainerako taldeek lehia bera izango dute, mailari eutsi, eta, ahal izanez gero, UEFArako lehian sartzea. Berria - Kirola 2004-08-24
Asmo sendoa hartua zuten tatariarren ondotik alde egiteko agurrik esan gabe, lehenbailehen soldadu errusiarrekin biltzeko, eta, ahal izanez gero, haiekin Irkutskera joateko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 309. orr.
Hala ere, ahal dudan guztietan pasatzen naiz Kanpantzarretik, eta, ahal izanez gero, geldialdi bat egiten dut Etxabetarren tabernan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 63. orr.
Hartu eta lepoa bihurrituko nienan banan-banan ahal izanez gero. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 78. orr.
Ene!, jakina, direnak eta ez direnak egingo nituzke, ahal izanez gero, baina kontatu dizut ezinezkoa izango zaidala gaur gauean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 106. orr.
Ahal izanez gero, noski, arratsalde hartan bertan itzultzeko prest nengoen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 38. orr.
Bigarren solasak, ordea, hauxe dio, hots, bereizten direla batetik ahalmena eta bestetik boterea; zeren eta, ahal izatea ez omen baita oraino izatea, izan aitzinekoa baizik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 122. orr.
Eta jakiteaz diogun hori, berebat esan liteke izateaz eta ahal izateaz ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.
Ni naizen hau ez da maitamen hutsa, ez delako mena bakarrik, ahal izatea bakarrik; maitatzera joera, bultzakada, irrika, maitatzen ari beharra baizik. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 31. orr.
Egun egokia aukeratu zuen Martak bidaia egiteko, nahiz eta iheserako garraiobide publikoak erabiltzea komeni den beti, ahal izatera: besteek eramaten gaituzteneko sentipena beti da erruduntasun konplexuen askatzaile eta zama kentzaile iheslariarentzat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 199. orr.
Zeren, ahal izatera, arimaren indarra askoz aisago jar bailiteke buruan edo sorbaldetan edo orpo barrenetan eta edonon jaioko bailitzateke, nahiz eta gizakume edo ontzi berean gelditu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 209. orr.
Pena ematen zidan Gregek jendetza hura ikusterik ez izateak; ahal izatera, haietako bat sentituko baitzen, etxean bezala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 86. orr.
Nik, ahal izatera, jakina, berehala kenduko niokeen hiltzeko asmo guztia burutik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 81. orr.
Ahal izatera, bere aurreko bizimoldetik, Hamidak arratsalderoko ibilia baino ez zuen atxikiko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.
Bederen, orain ez nuen gezurrari heldu behar izan neure burua ahal nolaka zuritzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.
Halako lotsa halako laido halako hastio halako ahalke halako amorrua sortu zait erraien zuztarretan, non ihes egin baitut atzerantz, ahal nolaka, ziegarantz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 142. orr.
Alde batetik aipatü düdan bakea, segür, bena bestetik tai gabeko borrokaren beharra heben ere, hebenko gisan, ahalen arabera, ahal oroz. Herria 2001-10-11
Idazlearen züzen berezi hori eneganatzen eta ene gain hartzen düt, historia ahal oroz edertü behar düdanaz geroz, Ziberoko gure antzerki zahar eta beti gaztearen honetan. Herria 2001-06-07
Nolanahi ere den, fermuki galdatzen baitidazu, nigandik dut aldenduko; neure ahala eginen dut bederen: zeren sarri gauzak, nahiz funtsean sinpleenak izan behar luketen, trabagarri gertatzen baitira formaren aldetik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 125. orr.
Zauriren bat egin badute, naturari bere ahala egiten uzten diote. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 20. orr.
Dugun orok gure ahala egin gure herritarrei hemengo mintzaia maita-arazteko eta arrotzeri ere ahalik hobekiena ezagut arazteko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 177. orr.
Diskriminazioen aurka eta Berdintasunaren aldeko Goi Agintearen botere indartzea: Zigor administratiboak hartzeko ahala eman nahi dio lege berriak. Berria - Harian 2006-02-07
Monestierrek azalpenak kartsuki aditu zituen eta interes berezia erakutsi zuen aldi bakar batez usoen hamarnaka harrapatzeko ahala ematen zuten sareak hedatzerakoan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 165. orr.
Zientziaren aurkako salaketarik larriena egiten zaio aspaldion ingeniaritza genetikoari: ahala ematen diela biologoei, alegia, itsuski lardastu eta eskuperatzeko gizakiaren hala gorputza nola gogoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.
- Gerasto Kartiereko bidean xuxentze batzu baziren egiteko eta hautetsiak ados dira eta auzapezari izenpetzeko ahala emaiten dakote agiri horren antolatzeko. Herria 2005-05-12
Poetikoki bidaiatzeko ahala ematen duen espazioa eraiki nuen hor, mapa geopoetikoa, bere hizkuntz proposamenarekin. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.
Kongregazioak debekatzeko ahala ematen zuen "Loi des Assocations" legea bozkatu eta, eskuinak lege horren kontra egin manifestaldi batetara deitu zuen 1901ean. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 40. orr.
Hassanek azaldu zuenez, lege horrek, halabeharrez, behin-behineko gobernuari ahala emango dio larrialdi egoera indarrean jartzea ebazteko. Berria - Mundua 2004-07-08
Haatik, oinarrizko eskubideen agiriak "zinezko eredu sozial europar bat» sortzeko ahala ematen duela azpimarratu dute. Berria - Euskal Herria 2004-08-28
Ekitaldi anitz eskaintzeko ahala ematen du. Berria - Kultura 2004-01-28
Benoit anaiak ahalak eginen ditu lehen mailerat igaiteko eta Mikel Guerendiainek bigarren mailean segitzeko. Herria 2004-03-04
Edonola ere, gorde beharrekoa eta askatasun esparruan uzteko modukoa: legeak, jakina, giza gogoari hurbiletik dagokion horretan askatasunik ez badio ematen norbanakoari, norbanakook eurok, besterik gabe, legea saihesteko ahalak eta leherrak egiten dituzte. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 95. orr.
Zauriren bat egin badute, naturari bere ahala egiten uzten diote. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 20. orr.
Astearteak ezin esan ahala pentsamendu luzatu eta buru makur asaldatu ninduen. Berria - Kultura 2004-11-27
Eta agian ez nintzen Lakatos jaun harekin aurreragoko tratura pasatuko hark, bat-batean, zerbait harrigarria egin ez balu, niretzat ezin esan ahala txundigarria. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 39. orr.
Ez zitzaidan inolako galdera egokirik gogoratzen, mingaina lehor neukan, ezin esan ahala handi eta astun ahoan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 49. orr.
"Humboldtek dioenez, eta 1800 inguruko kontuak dira, baziren Euskal herrian ezin konta ahala ipuin, zikloetan bereziak eta partituak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 156. orr.
Ezin konta ahala lagun jarri zituzten dantzan 1976ko martxoaren 27ko hartan. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 56. orr.
Mikelek bere orgasmoa izan zuenerako, Pilarrek ezin konta ahala gozatu zituen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 143. orr.
Kurten ekintzei buruz ezin konta ahal aieru eginez eta lastairako zimitz ugarien konpainian hartu ninduen loak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 197. orr.
Plastikozko poltsa handiak ziren, presaka beteak; neguko kapelak zeuzkaten barruan, ezin konta ahala, eta larruzko poltsak, 40 ko urteetakoak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 71. orr.
Munduko ezin konta ahala objekturentzat esan nahi lituzke Talesek egiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 40. orr.
Beste gisa bereko ezin konta ahala herritatik - gehienetatik! - ez ezik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 161. orr.
Eta jakinduriarekin ondasun guztiak batera etorri zitzaizkidan, eta ezin konta ahala aberastasun haren eskutik. Elizen arteko biblia Jkd 7,11
Ezin konta ahala gizon dabiltza hortik Woody Allenen filmetako gizagaixoarena egiten nahigabe. Berria - Kultura 2006-04-02
Adierazi ere egin zidaten inoiz ez zutela horren bitxi itxuraturiko uterorik ikusi, ongi egingo nukeela pittin bat kezkatuko banintz, gaitzak ezin konta ahala baitzebiltzan hor barrena. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 25. orr.
Ezin konta ahala behaketa saio izango zituen eginak, eta hala ere, nonbait, zer ikusi asko geratzen zitzaion tapiz hartan, aldi bakoitzeko arreta beti berrituz ekiten baitzion azterketari. «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.
Telefonoa joka hasi zen eginahalean eta, ordu erdi geroago, ezin konta ahala udaltzain eta isileko polizia zebiltzan hiriko kale hutsetan, isilik, urriko hozkirrian zapata-zolekin antzigarra zapaltzen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 170. orr.
Eta beste hainbeste gertatuko litzateke hizkuntzarekin, hizkuntza, osagai kopuru mugatu batez osatua balego; baina ikur linguistikoak ezin konta ahalekoak dira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 103. orr.
Halako suertez, non, misioneak akabatu bezain fite, ezin konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak, beren egunorozko desbidetik bidezko biderat egiteko asmotan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 217. orr.
Hain ezin konta ahalekoak dira Xveiken pasadizoak, hain inportanteak dira bere hitzak, eta hain abilki daude liburu honetan euskarara ekarriak, ezin baitiot..., konparazio, hasi-hasierako zenbait paragrafo hona ekartzeko tentazioari eutsi. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 302. orr.
Agian, aukera izango zuen ahizpa gaztearen gaineko guraso-ahala bere gain hartzeko, adin nagusikoa izan arte geratzen zitzaion denboran. ETC-literatura, saiakera Bioklik, Asel Luzarraga, Elkar, 2018
Gurasoak izaten dira erantzule nagusiak guraso ahalen gainean kontrako epaia ematen denean, eta gizonek estutzeko modu gisa erabiltzen dute bahiketa, bikotekideak alde egiten duenean. ETC-prentsa Berria, 2003-10-31
Gainera, guraso ahaldun askok seme-alabak zaintzarako aukerarik ez duen gurasoaren aurka jartzen dituztela frogatzen duten ikerketa ugari daudela adierazi du Aleuk. ETC-prentsa Berria, 2009-08-04
Garai hartan, emakumeak seme-alabak zaintzeko bizi ziren, baina guraso ahala gizonek zeukaten. ETC-prentsa Berria, 2013-08-25
Sententziak dio dibortzioak ez duela kentzen guraso ahala eta herentzia eskatzeko eskubidea, aitak ez baitzuen seme-alabetako bakar bat ere arbuiatu. ETC-prentsa Berria, 2015-04-14
Auzitegi Gorenak ebatzi du andrea hil duten gizonei guraso ahala erretiratzea. ETC-prentsa Berria, 2015-10-17
Haur eta nerabeek bi guraso badituzte, eta familia elkartzeko eskaria bakar bat egiten ari bada, horrek guraso ahala edo umeen zaintzaren ardura bere esku daudela erakutsi beharko du. ETC-prentsa Berria, 2015-12-15
Aurreko paragrafoetan xedatutakoa gorabehera, guraso-ahala edo tutoretza egikaritzen dutenek bakar-bakarrik eragin dezakete adingabeen ezgaiketa, legearen arabera hori bidezko denetan. ETC-zientzia, zuzenbidea Prozedura Zibilaren Legearen zuzenketa, IVAP/IZO, 2001
Lege zibilek printzipio horiek guztiak bereganatu dituzte, guraso-ahalaren ondorioak, eta gurasoek eta seme-alabek elkarrekiko dituzten eginbeharrak arautzeko, gai horiek zuzenbide zibilaren arlokoak baitira. ETC-literatura, saiakera Legeen Tratatua, Jean Domat (Andres Urrutia), Jakin irakurgaiak, 2003
Atxilotuaren aitorpen oro haren letraduaren aurrean egingo da, bai eta adingabearen gaineko guraso-ahala, tutoretza edo zaintza egitez edo zuzenbidez betetzen dutenen aurrean ere, salbu eta, azken kasu horretan, inguruabarren arabera kontrakoa egokiagoa denean. ETC-zientzia, zuzenbidea Adingabeen erantzukizun penala arautu duen Lege Organikoa, IVAP/IZO, 2003
Guraso-ahalaren mende ez daudenen kasuan, tutoreak edo kuradoreak izango dira ordezkari. ETC-zientzia, zuzenbidea Prozedura Zibilaren Legea aldarrikatzen duen Errege Dekretua, IVAP/IZO, 2004
Jaiotza-folioen orri-bazterretan egindako inskripzioen harira, azaldu beharrekoa da guraso-ahalaren gain eragina duten egitateen kasuan hartutako irizpidea. ETC-zientzia, zuzenbidea Erregistro Zibilaren Erregelamendua, IVAP/IZO, 2004
Guraso-ahala beti egikarituko da seme-alaben onurarako, euren nortasunarekin bat etorriz, eta haien osotasun fisikoa nahiz psikologikoa errespetatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea Nazioarteko Adopzioari buruzko Legea, IVAP/IZO, 2007
Hori entzutean, guztiz nahigabetu zen erregea, eta Daniel salbatzea erabaki zuen, inondik ahal bazuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 172. orr.
Aldakuntza gutti Zuraideko hautetsietan, herriaren dinamika antzina segituz zazpi ahalak eginak izanen baitira hitzeman bezala. Herria 2001-03-22
Politikoak eta betiko kulturgile harroputzak atera beharrean, jende xehea baina aldi berean ezaguna sartzeko zazpi ahalak egiten ari gaituk. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.
Zazpi ahalak egiten zituen haien irri tolesgabe bera lortze aldera, baina bekaizkeriak hartua zegoen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.
Zazpi ahalak egin nituen haren "biltzeko" baina debaldetan izan zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 88. orr.
Azkenik, doktorea, nagusi zorrotza, atean azaldu zen une-unean lakio ikaragarri haren biktimak, zazpi ahalak eginik, loturik zeukaten soketatik askatzea lortu, eta Héraclius haserretuak esku hartu izan ez balu, Jainkoak daki zer litxarreriaz aseko ez ote zen lau eskudun Tantalo hura. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.
Bere harrokeria beheratzeko zazpi ahalak eginik, Kirxaren kafe etxerantz abiatu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 312. orr.
Gizonaren garuna, hotz-hotzean lan eginez, zazpi ahalak eginda ere, ezin iritsiko zatekeen barreneraino sartu eta bere formaren premia guztiak betetzera. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 152. orr.
ahalak oro (25); egin ahalak (46); zazpi ahalak (22)