Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahakartu, ahakar(tu), ahakartzen da ad ahakar egin; haserretu.

Ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 616. orr.

Emmanuel ahakartzen zitzaion lehen aldia zen hura.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 121. orr.

Diru honek zer du txarrik? -ahakartu zitzaion Noraren aita-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 55. orr.

Eta, nola hura gizon ezin seriosagoa baitzen, ahakartu zitzaidan eta kontrakarrean jarri, arrazoin osoz, baina alferrik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 324. orr.

Suak harturik, anaiarekin liskartu, ahakartu, eta ukabilka eta ukondoka hasi nintzen haren aurka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 325. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus