Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Askatu ezin genituenak esan eta besteoi hizketan utzirik burua baiezkoan edo ezezkoan mugituz bideratzen zuen ahakarra berak nahi zuen kalarantz, ontzi baten kuberta inoiz zapaldu izan gabe mundua guk baino hobeto ezagutzen duen kapitain horrek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 52. orr.
Eta, ondoren, berriro bere ahakarra: ez dituela ehun alaba, bat bakarra baizik (banekien, noski), eta bere alabak bizitza bakarra zuela (hori ere bai, noskiago) gizaki orok bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 210. orr.
Ez zuen, ordea, deus esan, ez zuen-eta betiko ahakarrekin hasi nahi. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 25. orr.
Ez zaukanat hire ahakarrik zertan entzun! -eta alabari deus erantzuteko astirik eman gabe, kalesatik jaitsi zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 83. orr.
Bospasei zerri zetozen herritik hondartzara, beste hainbeste mutil-koskor, oihu eta ahakar, atzetik zituztela. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 200. orr.
Are harrigarriagoa haren mintza-doinua, eztia izaki aspaldiko partez, elkarrekiko lehen urteetan berandu etxeratzen nintzenean bere ahakarrak xamurtzeko ohi zuen kadentzia goxo berekoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.
Nagusien arteko harremanak ez dira beti onak izaiten, eta hala nahi izaiten ditu bakoitzak bere alde eta fabore, beren arteko ahakarren eta liskarren orduan, armarik onenak, zeren giristinoen arteko gudurik handienak eta gogorrenak ez baitira kastitatearen guduak, nola batzuek sinestarazi nahi baitigute, baina poltsikoarenak eta diruaren ingurukoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 540. orr.
Ezein ahakar baino lazgarriagoa zuen begirada. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 147. orr.
Ziur naiz ahakar gorria emango diola. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 143. orr.
Handik egun batzuetara, berriz, ezkontide arteko ahakar sutsu horietariko batean ziharduten Zeusek eta Herak, jainko senarraren desleialtasunak zirela haserre-hizpide. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.
Jende honek galdetzen zion Jaunari, ahakarrez galdetu ere, zergatik beronen ikasleek gordetzen ez zituzten zaharrek erakutsitako ohiturak eta jaten hasten ziren eskuak garbitu gabe. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 56. orr.
Eta kontzientzian liskarrean eta ahakarrean noiznahi-den pizten eta itzartzen zitzaizkidan boz haietarik zeini egin behar ote nion kasu...? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 505. orr.
Dado-jokoaren gorabeherak zirela kausa, ahakarrean ari ziren bortz zaldunak arestian, otsoak eta orak iduri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.
Plazaren bertze muturrean, Larrea, gerezi ondu bat bezain gorriturik, ahakarrean denei: [...]. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 304. orr.
-ahakar egin zion agureak, eta eginahalak eta bi egin zituen oinetakoak bost sos haiekin ordaintzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 55. orr.
-Ez daukagu jende honen ohiko bizitza xaloa zertan bihurritu, Mathilde -ahakar egin zion Willemek, hark ere nederlanderaz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 197. orr.
Atzera egin eta isiltzekotan egon zen, izua baitzion aitaren begirada hari, baina, adorea harturik, ahakar egin zion: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 36. orr.
Aspaldi horretan ohi zuen gidoiari jarraikiz, papera hartu, behako mesfidati bat egin eta, haren edukiaren garrantziaz jabetuta, Eskalatzaileak ahakar egiteko gogoa behin-behinekoz irentsi beharko zuen, nekarkion albistearen azaleko alderdiak eztabaidatzera lerratzeko: [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.
Zeren, medikuari adio egin bezain fite, eneganat etorri eta, bere semeari ahakar egiterat zihoakion ama batek bezala, fermu eta fintko, baina baita gozo eta emaro ere, erran baitzidan, euskaraz-: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 397. orr.
ahakar egin zion (6)