Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Doinu eta ahaireetarako dohaina. Berria - Kultura 2004-10-03
Berak irakatsi zigun orain patioan hain sarri abesten dugun Xiberuko ahaire delizius hau ere: [...]. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 252. orr.
Bitartean, nire atzean, eta segur aski ispiluaren aurrean, nire bihotzeko idoloa kantuz ari zen, marmarian, txioka, modako ahaireak txistuka haizatzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.
Jackek eta Algernonek britainiar opera bateko ahaire ospetsu bezain izugarri bat txistukatzen dute. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 140. orr.
Gure kantu nazionalen eta gure antzinako ahaireen naufragio handi hau eragozteko deliberatu gara argitalpen honen ateratzera, zernahiko zailtasunak ukan arren. Berria - Kultura 2006-03-30
Guk han jarduten genuen O'Neill-en edo Thortnton Wilder-en dramak eztabaidatzen, Grigne mendiak eskalatzen, batzuak besteez maitemintzen, joko intelektualak asmatzen eta Silviok Vaud aldean zituen lagun batzuengandik ikasitako ahaire ezinago ederrak kantatzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.
Züberoako herri kantorea biziberritü da azken urte horietan, kantari gazte andana plantatü beita, kantore berriak -hitzez eta ahairez- hontzez. Herria 2002-12-12