Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez ahaidetu haiekin, zeuen seme-alabak haienekin ezkonduz. Elizen arteko biblia Dt 7,3
Gainera, ate txikitik bazen ere, erreginaren senarrarekin ahaidetzea kolpe polita izan zitekeen familia osoarendako, egoeraz profitatzen jakinez gero. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.
Zibilizazio bat aurreko batekin ahaidetzeko prozesua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.
Babilonikoa, aparteko zibilizaziotzat edo Sumerikoaren luzapentzat har daitekeena, eta Yucatandarra eta Mexikarra, antzeratsu ahaidetuak Maien Zibilizazioarekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 165. orr.
Ez denaren kolore eta itxura emanez, azpian dagoena gordetzeko xedea duen arte oro bezala: alderdi horretatik, kosmetikarekin eta apainketarekin ahaideturik dago, horiek ere gurea bezain arte anbiguoak baitira eta ia hura bezain zaharrak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 199. orr.
Gogoeta hauek neure baitan eginez ulertu nuen jakinduriarekin ahaidetzeak hilezkortasuna dakarrela. Elizen arteko biblia Jkd 8,17
Txertaturik dago jada gure atomoa: egitura baten parte da, arkitektoek hitz horri ematen dioten zentzuan; bost lagunekin ahaidetu eta elkarlotu da, eta hain dira beraren berdin lagunok, ezen ipuinaren fikzioak baino ez baitit uzten hura bereizten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.
Judu-errabino baten hil osteko garaipena -haren jarraitzaileek, jentilen erara, giza ama baten bidez jainko-semetzat onartua- Dionisos eta Herakles bezalako kondairazko "erdijainko" ahaidetuen lehenagoko garaipenen maila bereko balentria pagano bat zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.
Gutxiengo menderatzaile, barne-proletalgo eta kanpo-proletalgo baten zenbait gizarte-emaitza bereizgarri zirela, hiru horietan zatitzen zelarik gizarte "ahaidetua" bere desintegrazioaren bidean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 11. orr.