Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahaidetasun 1 iz ahaideen arteko lotura.

Asko aldiz, adiskidetasuna ahaidetasuna baino estimatuagoa zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 20. orr.

Badago alde ederra sasoi bateko euskara eta pentsaera lotu nahi harekin; edo ahaidetasuna adierazteko moduarekin (neba, ahizpa...), edo zergatik hamaika ez den beti "10 1", eta zer den euskarazko halabeharra, edo beharra bera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 241. orr.

Gero gizonak zein zen galdetu zion, eta Tellagorrirekin zuen ahaidetasunaren berri jakitean, esan zion: [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

Ahaidetasunaren Asteak agerian utziko du, beraz, Korsikak xenofobiari aurpegi ematen dakiela, eta irudia txartzen dion gutxiengo baten egitate onartezinak gaitzesten dituela.  Berria - Mundua   2004-12-18

Mika bezain solasturia, aise ematen zien kontesta nire txantxei, ez dakit zerk hartaratuta, Kristinarekiko ahaidetasunak edo hemeretzi urte bete berriek ematen duten lotsagabekeriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Gondoleroa nire koinatua da! -gondoleroak hitz hauek berretsi zituen, ahaidetasunezko graduari garrantzia kendu nahi zion keinua eginez-.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 107. orr.

Sistema ekonomikoa [...] ekonomikoak ez ziren eragileen arabera antolatzen zen; eragile horien artean, ahaidetasunezko harremanak eta erlijioa ziren nagusiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Eta jakizu, aldi berean, ezen gure aita ahaidetasun urrun hartaz baliatu zela, hain zuzen ere, bai jaun Marcel gure prezeptore izendatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 104. orr.

Berriro sumatu dut ahaidetasun mirarizko baten sentipena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 167. orr.

Nik ordea, gure ahaidetasun zaharreko -aba atzizkiarekin uztartu nahi dut: ugazaba, asaba, izeba, arreba, neba, loba, auba.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.

Harrera familiek: Bakarrik bizi diren pertsonak, izatezko bikoteak, senar-emazteak edo ahaidetasun loturaren bat duten pertsona taldeak izan daitezke.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Nazioartean duen sareari esker -ahaidetasun-loturez bilbatua askotan-, oso erraz mobiliza ditzake kapitalak eta oso azkar erantzun eskariaren mugimenduei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Arrazakeria atentatuei aurre egin nahi izan dio Ahaidetasun Asteak.  Berria - Mundua   2004-12-18

2 irud/hed

Ikerketa horri esker, era berean, suge espezieen eta musker espezieen ahaidetasuna erakusten duen zuhaitz genealogikoa ere osatu dute ikertzaileek.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Hautamenezko ahaidetasun bat dagoelako ilustratu zituen Agustin Ibarrolak, eta ez Oteizak edo Oteiza zale batek, Arestiren liburuak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 137. orr.

Konpainia noblean-ek, Zorion perfektua-k ez bezala, Ifrentzuak bildumako liburuekin lotura edo ahaidetasun zuzena du.  Berria - Kultura   2004-07-01

3 jatorri bera duten bi gauzaren arteko lotura.

Aditzera ematen dute, batez ere, barruko eta izpirituzko gogoeta, nobletasun handi eta bereziari buruz egina, beronetan baitago Jainkoarekin dugun ahaidetasun izpirituzkoa, Jainkoak berak gure arima-zolan ezarria.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 96. orr.

Gai honek, onen barruan, nahikunde biziak sortzen ditu barnean biltzeko, eta barne-nobletasun gorenean hazteko, Jainkoarekiko ahaidetasun estuak eskatzen duen moduan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 96. orr.

Ahaidetasuna adierazteko balio duten terminoak, esaterako, ugariak dira, eta garbitasun handiz iritsi dira; termino horiei esker, esan dezakegu familia, indoeuropar herrian, erakunde konplexu bezain erregularra zela, zeren herri horren hizkuntzak, guk ezin adieraz ditzakegun ñabardurak baitzituen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 274. orr.

Izan zitekeen harreman profesionalen bat, aspaldiko adiskidetasuna, edota deituren loturarik gabeko ahaidetasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.

Bi emazte musikariak ohartu dira Bartoken musikak baduela halako ahaidetasun bat Euskal Herrikoarekin.  Herria   2005-06-30

4 jatorri bera duten bi hizkuntzen arteko lotura.

Euskarak beste hizkuntza batzuekin izan ditzakeen ahaidetasunak aztertuak zituen, euskal literatura gertutik ezagutzen zuen, mundu zabaleko hizkuntzalaritzan egindako aurrerapenen berri bazuen, eta berak ere bere ekarriak eginak zituen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 157. orr.

Eta euskara? Bigarren taldeko mintzairak bezala, ez da indoeuroparra, bainan ez du horiekin ahaidetasunik, ez eta ere, Europako oraingo beste hizkuntzekin.  Herria   2001-10-18

Uhinen teoriari esker, indoeuropeoaren historiaurrearen ikuskera zuzenagoa atzemango dugu, eta gainera, argibide ugari lortuko ditugu desberdintze mailako fenomeno guztien oinarrizko legeei, eta hizkuntzen arteko ahaidetasuna eraentzen duten baldintzei buruz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 255. orr.

Euskararen jatorriaz hitz egitean maiz aipatu izan da hizkuntza honek -nik idazten dudan honexek- georgierarekin dukeen ahaidetasuna.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 124. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Hortaz, hizkuntzen arteko ahaidetasun mailak neurtzeko, zorrotz bereizi behar dira aintzakotzat harturiko hizkuntza horiek elkarren ondoko lurraldeetan egotea eta bereiziriko lurraldeetan egotea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 257. orr.

· Oker gaitza litzateke sinestea hizkuntza ahaidetasunik izanez gero, odolkidetasuna ere bazegoela hizkuntza ahaide horiek hitz egiten zituzten herrien artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 270. orr.

Eraikuntza-ahaidetasuna, lehenik, zeren, zelula argiratu denetik, organismo bizi oro "klon"tzat jo baita, zelula-koloniatzat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

Filiazio-ahaidetasuna, bigarrenik, hastapenetik oinarritu baita eboluzioaren teoria formen arteko erlazioetan, geruza geologiko bateko edo besteko izatean, enbrioi-garapenen erkaketan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

6 ezkontza ahaidetasun (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi)

Bitxikeria gisa, "odolkidetasuna zein ezkontza-ahaidetasuna dela-eta 2. gradura arteko senideak zaindu behar dituenak gehienez bi ordu gehiagoko malgutasuna izan dezake". ETC-prentsa   Berria, 2011-03-08

Lekukoek adinez nagusi izan behar dute, jarduteko gaitasun osoa dutenak, eta ezin dute izan aurretiazko borondateen agiria egiten duenarekin ezkontza edo elkartze libre zein izatezko bikote-kidearen bidezko loturarik, ezta bigarren mailako odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ere, eta ondare-harremanik ere ez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Osasun arloko Aurretiazko Borondateen Legea, Eusko Legebiltzarra, 2002

Horrek ere bere barruan hartzen ditu odolkidetasuna eta ezkontza-ahaidetasuna, ezkontzaren eta jaiotzaren ondorengo berehalakoak. ETC-literatura, saiakera   Legeen Tratatua, Jean Domat (Andres Urrutia), Jakin irakurgaiak, 2003

Kontu-hartzaile lanetan aritzea eta Zuzendaritza Kontseiluko kide edo kooperatibako zuzendari izatea bateraezinak dira, eta ezin izanen da kontu-hartzaile izan aipatu kide eta kargu horiekin bigarren maila bitarteko odol- edo ezkontza-ahaidetasuna duena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako Kooperatibei buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2006

Beraz, ezkontza-ahaidetasunak ez du eragozpenik sortzen, eta alboko ahaideak adopziozkoak baldin badira, ezkondu ahal izango dira (odolezko loturarik ez duten neba-arrebak, adibidez). ETC-zientzia, zuzenbidea   Familia Zuzenbidea, Leire Imaz, UPV/EHU, 2009

Langile autonomoarekin normalean, modu pertsonal eta zuzenean, soldatarik gabe lanean aritzen den ezkontidea eta odol-ahaidetasun, ezkontza-ahaidetasun edo adopziozko bigarren mailarainoko senideak barnean daude. ETC-entziklopedia   Langile autonomo, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahaidetasun bat (3)

arteko ahaidetasuna (3)

ahaidetasunaren astea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus