Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahaideko iz ahaidea.
Arkitektoek ere beren umeak eta ahaidekoak bakarrik hezten zituzten, eta beste ikastun batzuk ere bai, baldin eta inolako zalantzarik gabe diru-kopuru handiak beren eskuetan jartzeko bezain zintzoak zirela erakusten bazuten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2690. orr.
Eta ahaidekoa hil zela zazpi urte izanagatik ere, igoal segituko dute aldarriok egiten. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.
Izan ere, oinordekotza zela eta, erregeen eta beren ahaidekoen artean sekulako deskalabroa baitzegoen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.