Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahaidego iz ahaidetasuna.

Erdi Aroko alkimistentzat, zilarrak ilargiarekin zuen ahaidegoa, eta plomu-berunak Saturnorekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 491. orr.

XVIII. mendean ideia eboluzionista espezieen arteko ahaidego baten bidez formulatzen zen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 45. orr.

Adiskidantza deseginez gero, ezin iraungo dute ariman ezkontzaren loturek, ez ahaidegoaren edota kidegoaren lokarriek, hauetan ere lagunarteko elkarlotura baitago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 269. orr.

Gramatika konparatzailearen historia egitea zen hizkuntzen seme-alabatasunari eta ahaidegoari buruzko aldez aurretiko -Boppen eta Rasken aurretiko- arrastoa berraurkitzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 193. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus