Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Xahar ala gazte, gizon ala emazte, lagun eta ahaide, han ginen bilduak bildutasun haundienean, malkoak begietan. Herria 2004-10-14
-Nik ahaideak baditut, han -erantzun zuen-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 231. orr.
Rosek ahaide bakarra zuen, ahizpa ezkondu bat, eta beste herri batean bizi zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 43. orr.
-Halabeharrez, Xanjoxeren lehenengo bi abizenak geureak ere badira, beraz; haren ahaide gara, batetik eta bestetik. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 174. orr.
Ahaide dugu gizon hori, gure ardura duenetako bat. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 97. orr.
Ez dinat amarik, eta ezta, egia esan, ahaiderik ere. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 120. orr.
Egun tristea zen haientzat, ez lagun, ahaide edo adiskideren bat hil zitzaielako, baizik eta iraganeko urteetan hirian bizi ondoren geroko esperantzarik gabe geldituak zirelako. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.
Joanden larunbatean, ahaide, adixkide eta herritar ainitzek lagundu dugu azken egoitzarat. Herria 2002-09-26
Ez zen gu bizi garen herrian jaioa, baina hemen zituen ahaide gehienak, tartean bere iloba besoetakoa: nire emaztea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 174. orr.
Moabetik itzulia da Noemi eta salgai jarri du gure ahaide Elimeleken soroa. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 100. orr.
-Mutil honek gure ahaide Tobiten antza du, horratik! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 116. orr.
Hemanen eskuinaldean haren ahaide Asaf zegoen. Elizen arteko biblia 1 Kro 6,24
Sansonen senide eta ahaideak etorri, haren gorpua hartu eta aita Manojen hilobian ehortzi zuten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 43. orr.
Elkarren ahaide ziren hango Magnani, Papi, Vanucci, Tamburi, Sarpi familiak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.
Senarrak eta ahaideak gogotik ahalegindu ziren bi dama haiek adiskidetzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.
Isakarren senitarte guztietako ahaideak, denen errolda kontuan harturik, laurogeita zazpi mila gudari adoretsu ziren. Elizen arteko biblia 1 Kro 7,5
Familiaburu hauek, beren ahaide guztiekin batera, mila zazpiehun eta hirurogei ziren, gizon adoretsuak Jaunaren etxeko zerbitzuak betetzeko. Elizen arteko biblia 1 Kro 9,13
Ahaideen arteko ezkontza debekatzeari dagokionez, oso gauza delikatua da ondo zehaztea noraino iritsi behar duten naturaren legeek, eta non hasi behar duten lege zibilek. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 166. orr.
Zatozte! Kendu zeuen ahaideen gorpuak santutegi aurretik eta atera kanpalekutik. Elizen arteko biblia Lb 10,4
Gaztetan, mirari bat gertatu zitzaion Alexander Waldeni: Tietz eta Warburg-tarrekin ahaide zen milionario judu baten alaba, Mathilda Oppenheimer, berarekin maitemindu zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.
Haren ama, haurride eta ahaide guzieri gure dolumin beroenak. Herria 2003-06-19
Familiaren, ahaideen eta adiskideen negar hipakoak aditu ziren. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 63. orr.
Nire sorterrira eta ahaideengana joango zarela, nire seme Isaakentzat emaztea hautatzera. Elizen arteko biblia Has 24,4
Inork bere aita, anaia, iloba edo beste ahaideren bat hiltzen badu, galdu egingo du harengandiko jarauntsia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.
Errege-aulkian eseri bezain agudo, Baxaren etxeko guztiak hilarazi zituen; ez zuen utzi bizirik ez gizasemerik, ez ahaiderik, ez adiskiderik. Elizen arteko biblia 1 Erg 16,11
-Non bizi zen eta zer ahaide dituen jakin nahian gabiltza. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 194. orr.
"Bazkari edo afariren bat ematean, ez gonbidatu zeure adiskideak, ez eta senide, ahaide edo auzoko aberatsak ere; zeren beraiek ere gonbidatu egingo zintuzkete, eta, horrela, ordaina hartuko zenuke. Elizen arteko biblia Lk 14,12
Jakin zuten auzokoek eta ahaideek zeinen erruki handia izan zion Jaunak, eta harekin batean poztu ziren. Elizen arteko biblia Lk 1,58
Maria Azpilkueta, san Frantzesen ama, bigarren mailan zuen ahaide Doktor Nafarrak, nahiz Xabierkoak ez ziren barne Barasoaingo Azpilkuetatarren ingurune hertsian. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 19. orr.
-Ni Enrieta Jaurenearen ahaide hurbila naiz, hurbilena gainera. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.
Zuetako batek zorrak egin eta lur-sailen bat ezinbestean saltzen badu, haren ahaide hurbilenak berreskuratuko du hark saldutakoa, horretarako eskubidea baitu. Elizen arteko biblia Lb 25,25
Hurbileko ahaideren batena -ama, aita, semea, alaba nahiz anaiarena- izan ezik. Elizen arteko biblia Lb 21,2
Aspaldian ukatua didate kanpoko paperik sartzea, ahaide zuzenen gutun laburrak baino ez dizkidate onartzen joan deneko hiru urteotan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 249. orr.
Geure familiako ahaide urrun bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 104. orr.
Ahaide urrunenek partea zuten irainetan; eta haien kode guztiak horretan oinarritzen dira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 214. orr.
Mundu guztia da Ingalaterrako erreginaren ahaide urruntxeagoa edo hurbiltxeagoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 120. orr.
Frogatu zenean Egor Timofeievitx Pomerantsev, probintziako gobernu-bulegoko zerbitzuburua, zoratu egin zela, haren ahaide txikiek beren artean eta pertsona aberatsen artean dirua bildu eta klinika psikiatriko pribatu batera bidali zuten. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 181. orr.
Bai harrigarria alabaina ahaide ttipia baizik ez dudan emakume bat nire ama baino gehiago arduratzea nitaz! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 105. orr.
Espiritu gaizto eta ahaide txarren aurka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.
Hark, behin baizik ez zituen ikusiak bere ahaide arberaztarrak, Garrüzeko ferian, eta behin ere ez ariatarrak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 156. orr.
Bidaiarietako batek azaldu zuenez, bahitzaileek gertuko ahaide batekin hitz egin zuten telefonoz, eta Poliziak beraien izenak ezagutzen zituela konturatu ziren. Berria - Mundua 2004-12-17
Nahiz eta Harryren odoleko ahaidea ez izan (Harryren ama izeba Petuniaren ahizpa izan baitzen), hari "izeba" deitzera behartu izan zuten bizitza osoan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.
Hortik dator juduentzat semeren bat edo gizonezko ahaideren bat izateak duen garrantzia -usadio ortodoxoaren arabera, gizonezkoek baino ezin dute otoitz hau esan-, heriotzaren ondoren beraren alde otoitz egin dezan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 223. orr.
Augustok debekatu egin zien bi sexuetako gazteei ezein gau-zeremoniatan izatea, adineko ahaideren batez lagunduta ez bazihoazen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 133. orr.
Ahaide-talde primitiboa comitatus barbaroan desegin ondoren berehala datorcomitatus-aren beraren desegitea mendeko populazio atzerritarraren eskuetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 155. orr.
Susto batean esnatu dira jenio ahaideak, egunsentia hurbil zela pentsatu baitute oilarraren kantuarekin eta kandelen argiarekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 68. orr.
Hizkuntza ahaideek desberdintasunak agertu ohi dituzte haien artean, baina badago beste desberdintasun mota bat, erabatekoa dena: ahaideak ez diren hizkuntzen artean gertatu ohi dena, hain zuzen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 235. orr.
Hizkuntzalari horien artean, adostasuna dago akitaniera eta euskara ahaideak zirela errateko, baita akitaniera euskara zaharra zela. Herria 2001-11-01
Sanskritoa, Asiako eta Europako hizkuntza batzuen ahaidea dela aurkitzeko meritua, bada, ez dagokio Boppi, baina hura izan zen hizkuntza ahaideen arteko erlazioak zientzia autonomo bilaka zitezkela ulertu zuena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 28. orr.
Halako kasu batzuetan, analogia horiei ikuspuntu zientifiko batetik begiratzeari esker esan dezakegu mintzo bi edo gehiago ahaideak direla, hau da, jatorri linguistiko bera dutela. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 234. orr.
Hizkuntza ahaideek desberdintasunak agertu ohi dituzte haien artean, baina badago beste desberdintasun mota bat, erabatekoa dena: ahaideak ez diren hizkuntzen artean gertatu ohi dena, hain zuzen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 235. orr.
Jakin behar da, euskararen ahaideen ikerketetan modak badirela. Herria 2001-10-25
1611-ko irailean bost fraile jin ziren beraz Donibanerat, frantsesez Recollets deitzen zituztenetarik, frantxixkanoen ahaide hurbilak naski. Herria 2003-04-17
Ustea, eustea, iriztea, estea, etsitzea: elkarren ahaide txit hurbilak dira, eta batzuk, euskarazko jatorriaren aldetik, baita senideak ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.
Afrikako elefantearen ahaide urruna dela diote adituek. Berria - Gaiak 2004-07-30
Dena den, gurean ezezik, Europako beste lekuetan ere hagitz ezagunak dira leienda honen ahaidekoak: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.
Pieza geldoak dira orokorrean, The blue bezala, aspaldiko Us&them ederraren ahaidea, eta euren buruei jiraka hazten dira Gilmourren ohiko crescendo haietan amaitzeko. Berria - Kultura 2006-03-16
Preso gehienek ez dute lagun edo ahaide handirik kanpoan, haien bisitatzera etortzeko. ETC-literatura, saiakera Mahatsaren begia, Eneko Bidegain, Elkar, 2005
Ahaide handien eta ahaide txikien artean bereiztea, eta ahaide handiak hobestea. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010
Kaltetua hila bada eta ordaina jasotzeko ahaide hurbilekorik ez badu, kalte-ordaina Jaunari emango zaio apaizaren bidez, errudunaren bekatuaren barkamen-ohikunea egiteko erabiliko den ahariaz gain. Elizen arteko biblia Zen 5,8
Aldi berean gara guztiok ahaide hurbil eta guztiok desberdin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 137. orr.
Eta urte betez ahaide hurbilenek beren etxeetan edukitzen dute uzta guztietako hasikinak eta erreki opariak eskainiz, eta azkenean hiri inguruan uzten dute zutarri momiaduna". Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.
Askazia nonbait ere: alabaina, Espagnolle apezak 1900 urtean Pauen agertu zuen liburu batean frogatu zuenez, euskaraduna denez Lakedemonarren ahaide hurbiletarik izan daiteke. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 115. orr.
Aski litzateke ahaide hurbilenetako bat jakinaraztera behartzea, haurraz ardura zedin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 157. orr.
1611-ko irailean bost fraile jin ziren beraz Donibanerat, frantsesez Recollets deitzen zituztenetarik, frantxixkanoen ahaide hurbilak naski. Herria 2003-04-17
Lolita kantua esate baterako, aspadiko 1999 bizi haren ahaide hurbila, azken urteotako onenetarikoa du Princek. Berria - Kultura 2006-05-04
-Ni Enrieta Jaurenearen ahaide hurbila naiz, hurbilena gainera. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.
Ez zela, gehienetan ohi den bezala, apairurik eskainiko baina familiako eta ahaide hurbilenek kafea elkarrekin hartuko genuela, eliza saihetseko ostatuan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 95. orr.
Martin lehengusua, amonaren aldetik ahaide hurbilena, eta amona bera baino zaharragoa. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 23. orr.
Itsasoko uraren ahaide hurbila da odola eta, era batera edo bestera, bizia hasi zen jatorrizko ingurunearen eginkizun guztiak burutzen ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.
Alta, eta beharbada herio mehatxuaren kontrako arma zen, umorea eta zirto iturri bilakatzen zen edozein solasaldi, izan etxekoekin, izan auzoekin, izan ahaide hurbil eta urrunekin, izan azkenik buhameekin. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.
Nahiz ahaide hurbila ez naizen, joateko eskaintza egin dut: baina ez naiz bilkura horretan izanen, zeremonia are tristeago batera joan beharrez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 532. orr.
Ikusiko dugunez, zelula prokariotikoak eta eukariotikoak filogenetikoki ezberdinak dira, baina zelula prokariotiko guztiak ere ez dira elkarren ahaide hurkoak. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Inperioaren agintea lortzeko, hainbat amarru eta krudelkeria baliatu behar izan ditut, ahaide hurko ia guztiak hil ditut, eta, orain, damututa nago. ETC-literatura, saiakera Tolerantziari buruzko tratatua, Voltaire (Irati Bereau), EHU - Limes bilduma, 2010
Ume benetan atseginak eta zeharo akasgabeak ziren, bere patu urrezkoa finkatua zuten, gizartea zuzentzea alegia, eta horrexetarako jaio ziren, eta ahaide hurkoek, munstro txikiaren ikuskizun etsigarria ikusi orduko desertatu egin zuten, alde egin eta ez ziren atzera itzuli. ETC-literatura, saiakera Kronika txikia, Pablo Antoñana (Luis Mari Larrañaga), Pamiela, 2015
Bada, ahaide nagusiaren izen onaren ohorez, halako marinel deusez batek ezin zuela huts egin, halaxe begitandu bide zitzaion Basurtoko Joan Sanzi. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 26. orr.
Basurtoko etxeko ahaide nagusiaren izen ona galtzeaz landa, nire hutsak ekarriko zukeen zigorra ez zatekeen makala izango. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 27. orr.
Hiribilduak sortu aurreko garai hartan, eta ahaide nagusien borroketan halako garrantzia hartuko zuten dorretxeak eraiki baino lehen, gazteluak omen ziren lurraldearen egitura eta erresumaren batasuna bermatzeko euskarri, eta gazteluetako jaunak agintearen oinarri. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 125. orr.
Urte askoan, Anfisa Andreievna ahaide txiki zuen kondesa baten etxezaina izan zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.
Azkenaldian // geure nazioko batek -goi-mailakoa jaiotzaz, // ondasun edo ezkon-ahaiderik falta ez zuena-, // burua galduta, gizakiak eta lurra utzi // eta, erbesteratze superstiziosoaren gisara, // leku lotsagarria bilatu zuen ezkutatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 94. orr.
-Urruneko ahaideak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 108. orr.
Hiru oinordeko-mota ezarri zituen, ondorengoak, aurrekoak eta zehar-ahaideak, gizonezkoen eta emakumeen artean inolako bereizketarik egin gabe, ez eta emakumeen aldetiko eta gizonezkoen aldetiko ahaideen artean ere, eta horri zegokionez geratzen ziren lege guztiak indargabetu zituen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 189. orr.
ahaide bat (11); ahaide batek (3); ahaide baten (4); ahaide batzuekin (3); ahaide batzuk (4); ahaide dugu (4); ahaide edo (5); ahaide egiten (3); ahaide eta (70); ahaide eta adiskide (7); ahaide eta adiskideak (5); ahaide eta lagunek (3); ahaide eta lagunen (3); ahaide guzieri (9); ahaide guzieri gure (3); ahaide guztiak (14); ahaide guztiek (3); ahaide guztiekin (6); ahaide guztiekin batera (3); ahaide horiek (3); ahaide hurbil (3); ahaide hurbila (5); ahaide urrun (4); ahaidea da (3); ahaidea ez (3); ahaidea zela (3); ahaideak elkarteak (8); ahaideak ere (4); ahaideak eta (14); ahaideak etorri (3); ahaideak ez (5); ahaideak ikusi (3); ahaideak ziren (4); ainitz ahaide (6); alaba eta ahaide (3); andre madalenen ahaide (3); bere ahaide (17); bere ahaide eta (3); bere ahaideak (8); beren ahaide (8); beren ahaide eta (4); beren ahaideak (4); beste ahaide (5); beste ahaideak (3); edo ahaide (3); elkarren ahaide (7); eta ahaide (32); eta ahaide guzieri (8); eta ahaide guztiak (7); eta ahaide guztiekin (3); eta ahaideak (25); eta ahaideak elkarteak (3); eta ahaideak etorri (3); gainerako ahaide (3); gure ahaide (13); haien ahaide (3); haien ahaideak (4); hainbat ahaide (4); haren ahaide (8); haren ahaideak (5); hizkuntza ahaide (4); hurbileko ahaide (4); jenio ahaideak (3); lagunak eta ahaideak (3); madalenen ahaide (3); madalenen ahaide eta (3); nire ahaide (6); nire ahaideak (5); seme eta ahaideak (3); senide eta ahaideak (3); zeure ahaideak eta (3); ziren ahaide (3); zituen ahaide (3); zituzten ahaide (4); zituzten ahaide eta (3); zuen ahaide (3)