Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahabia (orobat ahabi) 1 iz txilarraren antzeko zuhaixka, fruitu mamitsu beltzaxkak eta jateko onak ematen dituena (Vaccinium myrtillus.); zuhaixka horren fruitua.

Esku ezezagunek uzten zizkidaten lanaulkiaren gainean, gauez, landareak eta landareak, egunero mota desberdinekoak; guztiak ere etxe-etxekoak ziren, eta ez dakit nola aukeratzen zituzten: tipula, baratxuri, azenario, lapabelar, ahabia, milorri, sahats, salbia, erromero, txakur-arrosa, ipuru.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.

Pago lerdenak xutxuta erroitza patarrean ahabi zamarrak har-ondotan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 34. orr.

Ahabiak egongo zirelakoan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 58. orr.

Gustuko ditut ahabia-pastel ederrak, edo limoi-merengezko pastel gozoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.

ahabi garratzez egindako saltsa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 183. orr.

Sagar eta ahabi zukua daukat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.

Aitonak eta bilobak txokolatesnea hartu dute, eta ogi errea ahabi konfiturarekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 23. orr.

2 ahabia gorri (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Egunero ahabi gorrien zukua, pepino eta espinaken zukuak, edo errefau-hostoen zukua edateak zistitisari aurre hartzen laguntzen du. ETC-prentsa   Argia, 2013-03-10

Egoera klimatiko ezberdinak baldintzatuta hainbat landare-mota aurki daiteke Kemijärvi udalerrian; hala nola, pinuak, ahabi gorriak eta iparraldean eta ekialdean aurki daitezkeen urki zilarkara eta izeidiak. ETC-entziklopedia   Kemijärviko geografia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus