Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
agusagailu (orobat agusailu g.er.) iz ipar dibertsioa, jostaketa.
Zer dira zure denbora pausuak edo agusagailuak? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 116. orr.
Entzierroak ere arras gostukoak zauzkan, 14 urtetan abiaturik agusagailu arriskutsu horietan. Herria 2003-10-02
Aiherra Izturitzeko koralak parte hartuko duen mezarekin hasiko da eguna 11etan, ondotik hurrupaldi eta bazkaria Denen Etxean, usaiako agusagailuekin. Herria 2004-09-02
Aurten ere "Goxo lekua" agusagailu zentroa idekia izanen da, uztailaren 12 tik (astelehena) agorrilaren 13 a arte (ostirala). Herria 2004-06-17
Euskal kultur erakundeak laguntzen ahal ditu gazteen agusagailu kontratuen barne euskarari toki baten emateaz gogoetatzen direnak. Herria 2003-06-26