Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agurtzearren adlag agurtzeko.

Oraingoan ere, Zürichen, hura nire ondoan geratu eta ni agurtzearren kotxetik jaitsi zenean, ez nuen ezagutu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 292. orr.

Ondotik joan banintzaion, ez zen izan neska agurtzearren -lehengo ortzegunean eman zidan tratua gogoan neukan oraino-, lekutzeko ordua nuelako baizik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 283. orr.

Sekula ez baitzen hango biztanleetako bat sentitu, sekula ez haietako bati kontu egin, sekula ez baitzuen eskua garbitu haietako bat agurtzearren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 95. orr.

Oisinek eta Cumhailek ukabilak jaso zituzten goraintzi gisa, eta bitartean gerlari batek adarra jotzen zuen, agurtzearren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 206. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus