Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abduktore iz gorputzaren zati edo atal bat haren simetria planotik urruntzea eragiten duen giharretako bakoitza.
Asteazkeneko entrenamendu saioan ezin izan zen aritu taldekideekin batera, abduktorea minduta zuelako. Berria - Kirola 2006-02-18
Hasieran abduktorea hautsi zuela bazirudien ere, mediku azterketak soleo giharreko haustura zela erakutsi zuen. Berria - Kirola 2006-01-04
Ibili, ibili, ibili eta igerileku lana baino ezin nuen egin, igeri egin gabe uretan giharrak landuz, hala abduktoreak berrindartu ahal izateko. Berria - Kirola 2004-07-09
Abduktoreetan du mina Lievremontek, ez da lesio larria, baina ez jokatzea erabaki du. Berria - Kirola 2006-04-20
Ruben Belokik zaintiratua egin zuen ezker hankako abduktorean. Berria - Kirola 2004-08-14