Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ez haserretu, jainkosa agurgarri hori. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 23. orr.
-Printzesa agurgarria -hasi zitzaion-, beharbada oker jokatu dut eta zure haserrea besterik ez dut piztu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 224. orr.
Klaudio Lisiasek Felix gobernari agurgarri horri, agur! Elizen arteko biblia Eg 23,26
Emakumeek ere agurgarri izan behar dute eta ez maiseatzaile; neurritsu eta gauza guztietan fidagarri. Elizen arteko biblia 1 Tm 3,11
Hara non haren ezpata, Priamo agurgarriaren buru xurira heltzear zur eginik antzo den gelditzen airean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.
Beharbada, irakurleak honezkero igarri du bisitaria nor eta gure Pavel Ivanovitx Txitxikov agurgarria zela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.
Markako probintzian Fermoko anai Joan agurgarri eta santua bizi izan zen gure garaian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1036. orr.
-Goraintziak, jaun agurgarri hori! -esan zuen Txitxikovek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 427. orr.
-Hamabigarren urteko kanpaina amaitutakoan, jaun agurgarri hori -hasi zen postaburua, gelan jaun bakarra barik sei bazeuden ere-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 290. orr.
Zain geratu zen Martin noiz bukatuko jaunaren eta aita agurgarrien artekoa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.
Pertsona agurgarriren baten gutuna hartzen zenean buru gainean jartzen zen irakurri baino lehen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 72. orr.
Hala, ate bi handi ireki ziren eta agure agurgarri bat ikusi nuen han barrendik niregana zetorrena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 144. orr.
Legegizon agurgarri horrek gaztigatu dit ohartaraz diezazudala ezen Danceny jaun zaldunaren kontra ezartzeko asmoz zabiltzan salaketa horrek gisa berean konprometatuko lukeela zure iloba jaunaren omena. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 510. orr.
Ez du biziki munta, Doktor agurgarria, jendek gu geu judika gaitzaten, bereziki deus zuzen jakin gabe jujatzen baldin bagaituzte. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 50. orr.
Azkenik, Aita santuak kardinal agurgarrien batzar nagusia bildu zuen Perugian, bere aretoan, auzia erabakitzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.
Frantzisko santua San Pauloko Joan zeritzan Sabinako gotzain agurgarriagana ere aurkeztu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.
Bateratsu Lugoko Don Juan Manuel Carlon kalonje agurgarria ere bertaratu da, kapilauez inguraturik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 262. orr.
-Ez nago ados, andereño agurgarri hori -esan zion Txitxikovek Ulinkari, burua leunki makurtuz eta irribarre atsegina aurpegian-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 413. orr.
Gaur goizean Zuzendari jaun txit agurgarriak deitu dit bere bulegora. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 228. orr.
Ines ahizpari, niretzat Kristogan andre txit agurgarri eta gizakietan maitagarrienari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1200. orr.
Zuzendari txit agurgarriarengana nindoala, nor ikusiko eta, gutxien espero nuena ikusi dut bertan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 69. orr.
Toki dohatsu eta santu honetan izan zuen bere hasiera zoriontsua Andre Pobreen eta birjina santuen elkarte ospetsuak eta Ordena guztiz agurgarriak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.
-Ez al da egia oso gizon agurgarria eta txeratsua dela? -gaineratu zuen Manilovek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 49. orr.
Aspaldi zaharrean bildu eta artoski garbitu testuok tonu notatuak edukiko dituzte ondoan, beren sotiltasun agurgarriak eskatzen duen bezain zehatz. Berria - Kultura 2006-03-30
Baxenafarroako ekonomiak holakoen behar handia badu, eta zinez Manex lantegiko hiru arduradunen urratsa agurgarria da. Herria 2005-03-24
adiskide agurgarria (4); agurgarri bat (7); agurgarri eta (10); agurgarri hori (61); agurgarri horrek (6); agurgarri horri (6); agurgarria da (5); agurgarria eta (5); agurgarriak bere (3); agurgarriak ez (3); aita agurgarria (4); aita agurgarriari (3); anaia agurgarri (3); eta agurgarria (5); gizon agurgarria (6); gizon agurgarria eta (3); jaun agurgarri (63); jaun agurgarri hori (54); jaun agurgarri horrek (5); jaun agurgarria (28); jaun agurgarriak (5); jaun txit agurgarria (4); pike agurgarriak (3); txit agurgarri (11); txit agurgarria (22); txit agurgarriak (32); txit agurgarriak bere (3); txit agurgarriak ez (3); txit agurgarriaren (23); txit agurgarriaren (23); txit agurgarriari (14); zuzendari txit agurgarri (7); zuzendari txit agurgarria (12); zuzendari txit agurgarriak (30); zuzendari txit agurgarriaren (19); zuzendari txit agurgarriaren (19); zuzendari txit agurgarriari (14)