Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Platera goraino, aguretxo horietatik nork ez zuen ba, edozein eskari ametituko? Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Azkeneko honetan ere Kimikako eskolako iskanbila bera errepikatu nahi izan zuten ikasleek; irakasleak, ordea -aguretxo lehor eta erretxin bat-, aurre egin zien, esanez berari inork ez ziola barrerik egingo ezta txalorik ere, antzezle bat balitz bezala. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 28. orr.
Aldian behin aguretxo berezi bat topatzen nuen aurrez aurre lore multzo baten ertzean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.
Aguretxo txiki, argal bat zen, oso garbia, oso txukuna, bizar gris ongi ebakia erabiltzen zuena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.
Hortzik gabeko aguretxo bat hurbildu zitzaien astiro eta, irribarre maltzur samarrez, beheko ur arreetan zabuka zegoen arraun-ontzi zahar bat erakutsi zien. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.
Hori esandakoan, fenomeno bitxi hark, aguretxo konkortu hark, patioraino lagundu zion Txitxikovi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 193. orr.