Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aguretu, agure(tu), aguretzen 1 da/du ad agure bihurtu.

Goiztiar aguretu den gizaseme horietako bat, espantu aurpegiarekin esnatu zen bat-batean, lurra jergoi hartuta zuen loalditik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 164. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Olivier aguretua idazmakina bat erostera jaisten denean.  Berria - Harian   2005-10-12

Abu Qais lurrak galdu zituen nekazari aguretua da.  Berria - Kultura   2006-02-14

Urruneko erresuma batean, diru kopuru ederra zela medio, kalifa aguretu batek neskatila inuzent eta xalo batekin esposatzea lortu zuen. Ezpain ertzak adurrez beteta zeuzkan aurkezle aguretu bat Alcohólicos Anónimosetik anonimoegia izateagatik egotzitako agure ezdeus bat elkarrizketatzen ari zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 97. orr.

Halaxe dago margotua, maisuari orkatilatik eusten diola, haren irakaspenei adi, maisu aguretuaren bizitzaren laburtasunari begira.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 64. orr.

Bazkalostean etorri den marrazkilariak, gizon aguretua dela esango nukeenak, berak eginiko marrazkiak oparitu dizkit.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 183. orr.

Upelen ardura hartuta, adina gorabehera aguretua ematen zuen gizon argal bat zegoen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 58. orr.

Gizon goiz aguretua zen Mateoren lagun hurko hura.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 101. orr.

Adin ertaineko gizon burusoil bat, ardura dorpeek behar baino lehen aguretua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 304. orr.

Inor ez dut ezagutu adinean hain joana, ezta behin aguretuta halako sasoiaren jabea ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.

Berrogeita hamar urterekin, eta aguretuta!  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 84. orr.

3 irud/hed

Hozkailu on samarrak izanik, tira, baina neure traste aguretuekin, astakeria alimalekoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus