Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abdominal 1 izond abdomenari dagokiona, abdomenekoa.

Laparoskopia bat egitea barrunbe abdominaleko azterketa endoskopiko bat egitea da berez, eta hori egiteko nahikoa da zentimetro gutxiko ebaki bat egitea.  Berria - Gaiak   2004-09-25

Ariketa abdominalak egiten zituen.  Berria - Kultura   2004-08-22

Galdeketetarako gela batera eraman dutela, biluztu egin dutela eta ehundaka flexio egitera behartu dutela (abdominalak, belaun gainean...), beldurtu nahian genitaletan kolpeak eman dizkiotela  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

2 iz pl abdomeneko giharrak.

Arraunean abdominalek sufritzen dute gehien, eta, jakina, ipurdiak.  Berria - Kirola   2004-09-24

Askotan harrapatzen nuen ispiluaren aurrean bere burua aztertzen; bere burua, bere bizepsak, bere abdominalak edo bere paketearen neurria, egun hartan bezala.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 24. orr.

Abdominalak hilduratzearen poderioz etorri ohi da gerriaren zalutasuna.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.

Ortizek mina zuen atzo abdominaletan, eta ez dago garbi gaur entrenatuko den.  Berria - Kirola   2004-11-19

3 pl abdomeneko giharrak sendotzeko ariketak.

Udazkenean masajeak hartu ditut, fisioarekin egon, bizikleta gaineko postura aldatu, abdominalak egin, luzaketak.  Berria - Kirola   2006-01-17

Abdominalak egitea bezala da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 249. orr.

Maruk itsu-itsuan eta txintik ere atera gabe egiten zituen Brown sarjentuak agintzen zuen guztia: abdominalak, lasterraldiak, halterofilia-zirkuituak, judo eta norberaren defentsarako ariketak, pista amerikarra.  Berria - Kultura   2004-08-22

Bizarra egin berriaren lurrina zabaltzen du hurbiltzen zaizunean, Axe Marina uste dut Sport Man dagokion arren, gimnasiotik heldu berria izanen da hainbat abdominal egin ondoren.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 117. orr.

4 arnasketa abdominal (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Arnasketa abdominalari ekiteko, lasai eta eroso egon behar dugu: azalera ez oso bigun baten gainean etzanda, eserita baina bizkarra inon bermatu gabe, edo baita zutik ere, bakoitzak nahiago duen jarreran, baina beti modu lasai eta eroso batean. ETC-prentsa   Berria, 2012-01-03

Arnasketa abdominal paradoxikoa izatea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erizaintza-diagnostikoak, Askoren artean, EHU, 2010

5 barrunbe abdominal

Laparoskopia bat egitea barrunbe abdominaleko azterketa endoskopiko bat egitea da berez, eta hori egiteko nahikoa da zentimetro gutxiko ebaki bat egitea.  Berria - Gaiak   2004-09-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus