Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alkate asko, orain gutxi arte, sekretarioaren bastoi inozentea izan ohi zen; egungo prentsa eta protagonismo xitalik gabe, jendaje xalo edo xital, baina inoxente batzuez inguratua: herri guziak adarra jotzen zion aguazil gixatxarra, eta beste antzeko hirulau alper tripazain edo erdimoxkor grazioso. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.
Koloniako aguazil esanekoenen moduan jokatu dute inkisizio kasu batean, eta pikutara bota dituzte Mexikoko Estatu Batuen Konstituzio Politikoa eta giza duintasunari atxikitako eskubide guztiak. Berria - Euskal Herria 2004-07-21
Midland trenbideko enplegatu izan zen, The Irish Times eta The Freeman's Journal egunkarietarako iragarki-biltzaile, ikatz-konpainia batean bide-saltzaile, komisiora, ikertzaile pribatu, aguazil laguntzailearen bulegoan enplegatu, eta oraintsu, berriz, udaleko heriotz-epailearen idazkari egin zuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 234. orr.
Ez zion senarrari ez dirurik ez janik ez gelarik eman; eta, hala, aguazil-laguntzaile sartu behar izan zuen gizonak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.