Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aguardiente (ETCn 50 agerraldi; orobat aguardient 17 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian aguardient agertzen da) iz edari oso bizia, ardoaren edo beste zuku hartzitu batzuen destilaziotik lortzen dena.

Aguardientea edaten zuen eta aiton-amonak jotzen zituen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 96. orr.

-Zoriona ez da aguardientea, Ignacio.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 106. orr.

Parodia osoa baita filma hori, biltzen direlarik bi taldeak gauzen zuritzeko, elgarrekin mozkortzen dira aguardienteak sortzen duela haien arteko lokarri ona eta denbora berean irri goxoa.  Herria   2003-12-11

Bizpahiru baso aguardient eskatu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.

Ontsa gorderik bazen kafea, eta hobeki gorderik, pinta laurden bat aguardienta.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.

-Erraiozue Bordeleko Sabarot herritarrak harekin solastatu nahi duela, nazio gudari kementsuentzat ekarri beharko den aguardientari buruz -agindu zien ateko guardei.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 199. orr.

Hilen naizelarik, ez dut deus garrantzizkorik utziko, eta baldinba ene adiskideek ene ohoretan edanen dituzte hortxe metatuak ikusten dituzun aguardient upelak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.

Honen amak, etxean astebetez, hamar egunez bizirik edukitzen zian arraina: ahoan aguardientearekin ogi zatitxo bat jarri eta freskeran edukitzen zian belarrarekin ondo estalita.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus