Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hor hasten dira agertzen, zirriborroan, burua izatekoa, bere begi, baraila eta antenekin; toraxa izatekoa, hegal pare batekin eta hiru hanka parerekin; abdomena izatekoa, bere uzkialdearekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.
Diafragmaren jaisteak sarrarazten du airea biriketara; barrunbe torazikoaren eta abdomenaren artean dagoen ehunmihise bat da diafragma. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.
Intsektu argi-emaileak dira, are argirik gehien ematen omen duten intsektuak, edo halaxe dute fama, bederen, soin-enborraren bi aldeetan argia ematen duten bi organo dituztelako, baita beste bat ere, abdomenaren azpiko aldean. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 138. orr.
Diafragmaren mugimenduak lagundu egiten dio efektu horri, diafragmak bular-kaiola zabaldu eta abdomeneko barrunbea estutu egiten baitu, eta, horrenbestez, presioa gehitu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.
Abdomeneko pareta eta umetoki-pareta ebakiz fetua amaren sabeletik kanporatzeko egiten den ebakuntza da zesarea. Berria - Gaiak 2004-05-30
Sabelaren diametroa murriztuz doa abdomen laua izan arte, eta Elenarenak izango diren buru, beso eta zangoak difuminatuz doaz akuarela amniotikoan. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 156. orr.
Nahiko presio handia sortzen da biriketan diafragma eta abdomen-muskuluak uzkurtuz, baina usinaren aire-kolpeak ezin du ondo gainditu bihurgune itxia, eta ahotik egiten du ihes aire gehienak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.
Abdomeneko aorta arteria handiaren beheko zatia da. Diafragman hasten da, beherantz toraxeko aortaren jarraipena izanda, eta arteria iliakoetan amaitzen da. ETC-entziklopedia Abdomeneko aorta, Wikipedia
Barrabil-arteriak abdomeneko aortatik irteten dira, eta beherantz joaten dira izterrondoko kanalean zehar, eskrotoan sartzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Funtsezko bi bide daude ekiteko: femorala edo Seldinger-en teknika aorta gaineko enborrak, goiko gorputz-ataletako arteriak eta abdomeneko aorta eta haren adarrak. ETC-zientzia, zuzenbidea Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008
Aorta alboko, bereziki abdomeneko aortaren aldamenean gongoil sinpatikoetatik gertu kokatzen den zelula taldea (Corpora paraaortica, Glomera aortica). ETC-zientzia, zuzenbidea Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013
Iztai hodia iztai mailan abdomen hormak zeharkatzen dituen pasabidea da. Horma horiek sakonetik azalerara, zeharkako faszia (fascia transversalis), abdomeneko zeharkako muskulua, abdomeneko barneko muskulu laprana eta abdomeneko kanpoko muskulu lapranaren aponeurosiak dira. ETC-entziklopedia Iztondoko eten, Wikipedia
-Erpuruen muturrak saihetsen ertzetan jartzen dira, hain zuzen 8. saihetsa abdomeneko muskulu zuzenetan txertatzen den gunean. ETC-zientzia, zuzenbidea Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008
Abdomeneko muskulu zuzena sabel hormetako muskulu bat da. 5-7. saihetsetako kartilago aurpegitik eta xifoide apofisitik pubiseko arantzara eta sinfisi pubikora heltzen da, zuntzak bertikalki doazelarik. ETC-entziklopedia Abdomeneko muskulu zuzen, Wikipedia