Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahuakate (ETCn 233 agerraldi, horietatik 125 azken sei urteetan; corpusean aguakate soilik, ETCn 36 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian ahuakate agertzen da) iz tropikoetako zuhaitz baten fruitua, udarearen itxurakoa, azal berdea eta zimurra, hazi handia eta mami gurintsua dituena.
Entsalada handi bat ari da atontzen Luzia, hau dun ene jakirik gogokoena, esan berri dio Lucyri: letxuga, tomatea, tipula, piper berdea, arrautza egosia, endibiak, azenarioa, atuna, esparragoak, artoa eta aguakatea, izugarri gustatzen zaidan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.
Aguakate eta saltsifiekin entsalada prestatua zuen, eta gero udaberriko biribilkiak atera zituen, eta alberjiniak, irin-arrautzetan bildu eta binaka frijituak, tartean ardi-gazta xerra ipinita; George, niretzat eskatu otarrain erdi bat egosita eta aguakate-entsalada bat! -oihu egin zuen Nevadak bainugelatik, han izotza zatikatzen ari baitzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.