Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
agresio iz erasoa, erasoaldia.
Inon ez duk inolako agresioren, tratu txarren edo legez kanpoko atxiloketaren aipurik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.
Estatu demokratikoak bere burua defendatuz ibili behar izaten dizu agresio erlijioso edo ideologikoetatik: dibortzio legean, abortoan, etab. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 75. orr.
Zentsuraren erasoak jasaten ari garen honetan, ez zaigu ahaztu behar batzuetan etxekuen zokoratzea lazgarriagoa dela kanpokoen edozein agresio baino. Berria - Kultura 2004-06-27
Abiapuntuan egoera minorizatua badago, eta jendearengan mendeetako agresio sentsazioa badago, bi bide baino ez daude: edo hizkuntzaren esperientzia sakralizatu, edo etsi eta dena utzi. Berria - Euskal Herria 2004-04-30