Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Unamunok nahastu egiten ditu Aita handiaren abdikazioa eta Kristoren desagerpena. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 85. orr.
Pereirarekin batera Anacharsis izan zen Parisko artzapezpikuaren abdikazioa bultzatu zuena. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.
Hala ere, egia da, ilustratu liberalen batzuek ez dute Bourbon familiaren Baionako abdikazioa Bonaparteren alde onetsi. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.
Erlatibismoa filosofiaren abdikazioa da eta haren heriotza. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 58. orr.
Abdikazio, [...] Errege-erreginak tronuaren berotasun gehiegizkoaz ohartzeko gauza direla frogatzen duen egintza. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 19. orr.