Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usoa ere, hegaztirik agresiboenetakoa da berez, nahiz bakearen sinbolo unibertsal zuria izan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 32. orr.
Pertsonaia hori litzateke benetako maltzurraren eta lapurraren arteko gakoa, baina ikuslea azkar ohartuko da, exekutibo agresibo hau gabe ere filmak ez lukeela indarrik galduko. Berria - Kultura 2006-04-26
XVII. mendeaz gero, britainiar Itsasketaren Legeak delakoan azaldu zen merkantilismoaren nolakotasun agresiboa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.
Hitz batean, Ortega-rena Volksgeist nazional eta espainola da, ona; ez Volksgeist nazionalista -itxia, agresiboa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 159. orr.
Estrategia agresiboak. Berria - Kirola 2004-06-13
Emakumezkoek hiriak diseinatzeko aukera gehiago izan balute, hiriak ez lirateke, ziur aski, hain agresiboak izango, horizontalagoak eta orekatuagoak baizik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.
Aurrerantzean, kalean eskean dabilenari 7.500 euroko isuna jarriko diote, eskea modu oldarkorrean, agresiboan egiten badu. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.
Bakartasunean bizi dena ez da gehiago gai harremanetan jartzeko beste norbaitekin [...] eta arrunt uzkur bilakatzen da, uzkur, herabe edo agresibo, bestea ezin suportatuz, nahiago du bere munduan gelditu, bere mundu hetsian errefuxiatu, erretiratu, ohantzean bezala, ohartu ere gabe ohantze goxo epel hori bere hilobia dela. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.