Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agramondar (Euskaltzaindiaren Hiztegian agaramontar agertzen da) izond/izlag/iz Agramonteko jauna buruzagitzat zuen fakziokoa; fakzio horretako pertsona.

Zaldun agramondarrak ez du deus arriskutsurik nabarmentzen jauregi inguruan, jauregi aurreko pagadian, erreka ondoko sasietan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 143. orr.

Bere erranetarat zituèn hirurogei bat soldadu agramondarrak alferrik sakrifikatzerat utzi gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 64. orr.

Otsoa hau, halabeharrak bide-lapur (edo gerrillari?) bihurtua, ihesi zebilen kapitain agramondar bat zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 76. orr.

Aita Martin-i gertatu zitzaion bere askazi agramondarren hondamendia ikustea eta gero Karlos enperadorearen itzalean kokatzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.

Frantzian egon zelarik, bestalde, Albiko Klaratar seroren komentuan aterpetu handiki agramondarrekin harreman hertsiak izan zituen Irakasle Nafarrak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.

Gogoratu zitzaizun, ene bizimoldea kontutan hartuz, eta begiratuz, zu ene ama izatea, ez merezi nuelakotz eta zu zeu behin baizik ez zintudalarik ikusi, Tolosan gaindi iragan zinelarik gure agramondar andereen lurreko paradisu hartan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 35. orr.

Ofizio Sainduak deliberatuaren arabera, osabak hilabete baten buruan alde egin behar zuen Urbiaindik Granadako Alpujarretarat, norat bertze nafar agramondar batzuk ere desterratuak izan baitziren, Aragoiko Fernando faltsuaren manuz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 443. orr.

Ikasleei adierazi zienean nola Fernando Katolikoak bereganatu zuen Nafarroa, nafar onak -beaumondarrak- lagun zituela, eta nafar gaiztoak -agramondarrak- etsai.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 32. orr.

Nafarroako erregeen itzalean zituzten beren egiteko politiko eta militarrak, erreinuko mariskal eta agramondar aitzindari bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.

Baita Esteban Etxegoienek Urbiaingo gazteluan eginak ere, nahiz eta honen bekatua bikoitza izan zen, zeren agramondarra ez ezik luthertarra ere izan baitzen, eta bere burua hil baitzuen ezin koldarkiago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.

-Beraz, orain badakik ezen gure arbasoak agramondarrak zirela, Albako dukearen eta Leringo kondearen aurka borrokatu zirenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 89. orr.

Hala kontatzen zizkidan, zetozkion bezala, mila historia jakingarri, protestantei buruzkoak edo agramondar eta beaumondarrei buruzkoak  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus