Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskaldun jendea, eskolatik pasatutakoa, ez da sekula agrafoa izan, eta baliatu, "erabil-balioa" eskaintzen zioten hizkuntzak baliatu ditu aldiro: elizan euskara, gainerako ia esparru guztietan erromantzeren bat -halaxe Larramendik, esate baterako-. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 65. orr.
Baina agrafoa zara azken batean. «Kuskue tanden», 2004 - 155. orr.
Itxia eta atzerakoia da, primitiboa, probintzianoa, agrafoa, karlista edo nazionalista, arrazista, terrorista askotan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 304. orr.
Euskalduna agrafotzat salatzen duenak "izaera" kontuetara lerratzen du auzia, hots, berezkotasunera edo giza naturara; ez zirkunstantzietara, hots, historiara. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 64. orr.
Ez baitut uste iraulera polit hori euskal hiztun agrafo jostariak asmatu ondoren Orixek bereganatua duenik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 338. orr.
Elkarri laineza emateagatik edo, beste agrafo inozente horiek ez bezalako gradua badugula erakusteagatik edo. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 17. orr.
Batere hizkuntz altxorrik eta senik baduen hiztunak, haurrak plastilina bezalaxe biguntzen ditu bere hizketara behar dituen hitz eta esanera guziak, egungoak orain dela bi mila urtekoekin nahastuz, edo ikuilukoak bulegokoekin, fakultatekoak agrafoenekin, mendikoak juzkadukoekin, elizakoak putetxekoekin, edo alderantziz, beti ere oharkabe eta dotore txirikordatuz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 194. orr.