Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agrafia 1 iz idazteko ezintasuna, burmuineko lesio batek eragina.

Afasiako nahiz agrafiako kasu guztietan, lesionatua dagoena, gutxiago da honako edo halako hotsak esateko edota ikur batzuk edo beste batzuk marrazteko ahalmena, zernahi tresnaren bidez mintzaira erregular baten ikurrak gogorarazteko ahalmena baino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 37. orr.

2 ez idaztea.

Literaturaz arduratzen denean ahozkotasunaren bidea hartzen du ezinbestean, tradiziorik ezean alegia; baina orduan ere bere agrafiak -idazketa ezak- ematen dion lotsagatik, ez egiazko zaletasun edota barne-nahiagatik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 56. orr.

Agrafiaren akusazioak alde on bat du: akusatzailearen koordenatu ideologikoak nabarmentzen dituela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus