Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Handik hiru egunera, Karlos Setimoren aitak (Juan de Borbón zeritzon gizen hark, alegia) Parisko Laffitte Hotelean, Madrileko giro politiko arriskugarritik ihes egin nahirik, abdikatu egin zuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 11. orr.
Bi hilabeteren buruan erregeak abdikatu egin zuen, eta erret familiak erbestera jo behar izan zuen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 78. orr.
Hamida ongitxo jabetu zen, azken hitz haiekin, behin betiko abdikatu zuela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 263. orr.
Isabel gaixoa il zen eta abdikatzean // zer esana eman zuen Espainia aldean. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 19. orr.
Beraz Napoleon-ek, aita semeen arteko izigarriko kalapita baten ondotik, eskuratu zuen lehenik Fernando VII-ren abdikatzea bere aitaren fagoretan eta gero honek kargua utz zezan Frantziaren eskuetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 131. orr.