Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuztar (129 agerraldi, 46 liburu eta 10 artikulutan; orobat txustar g.er., txuster g.er. eta txuztar g.er.) 1 iz sustraia.

Mihura landarerik sakratuena bilakatzen da horrela: haritza berez landare "aukeratua" izanik, haritzaren izpiritua mihurari iristen zaio, zuztarrik lurreraino sartu gabe ere, gainean fotosintesia egitea eta bizia ateratzea lortu baitu. Hobe zela barrabas-belarra bilatu, eta zuztar-zuztarretik ateratzea, artoa galtzen ikusi, eta negar egitea baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.

Buruaz baiezkoa egin zuen neskatxak, bere ile gorrien zuztarretaraino gorrituz eta ukondoa gurinaren platertxoan sartuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.

Hagina zuztarretik atera ezkero, minxor bat gelditzen da luzaroan, "han dagoela esaten du".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Orobat, zakilaren gorputza eta klitoriarena ere berdinak dira, baita bien zuztarrak ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.

Laster estropezu egiten hasi da zuztarrekin, enbor ustelak gainditu ezinik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 113. orr.

Gizon harengatik balitz, Collion gintuan ordu honetan, zuztarrak jaten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 67. orr.

Subertsioak zuztar luzeak ditu Gipuzkoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 26. orr.

Horiek denak zuztar bateko jakiteak dira, jakite huts zertangabeak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

Azken buruan, ez al zuen zuztar bera, aldez behintzat, determinismoaren eta kausalitatearen banderadun gelditu zen [...] Einsteinek Bohr, Heisenberg eta abarren inderterminismoarekin eta probabilismoarekin izan zuen zeingehiagoka edo zeinegiagokak?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sustraiekin pipak egiteko erabiltzen diren txilar zurtoin-luze eta zuztar-egurtsu horietako bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 19. orr.

Hiru lore zuztar-luze hartuta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 115. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikusirik hosto-zuztar horiek, adarrak apaintzen dituen parpaila berde hori haize kirriaren pean ikaraz, kale egiteko beldur balego bezala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Gosarikoak jaso gabe zituen oraindik eta harraskako putzua tipula zuztarrez eta txikoria hostoz leporaino beterik.  Berria - Kultura   2004-08-20

Autoa arbola-zuztar baten kontra, eta une batez irratiko pieza irentsi zuen krakatekoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Eguzkipean urtzen ari diren gari-zuztar jelatuak dirudite.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 51. orr.

Hesi ondotik pasatzerakoan, elorri zuztar bat moztu, hostoak kendu eta arantzak utzi ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 122. orr.

Kakaz, zaineraino karraskatutako zorne-belarrez, aza-zuztarrez eta malba-hostoz egindako pila baten gainean eserita.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.

4 irud/hed

Jakin egin behar nuen gai nintzela Hansen itzala betiko hondoratzeko Katedralaren zuztarretan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 113. orr.

Tonto zuztar horiek gu atzoko astakeriaz ahaztea nahi dutela ematen din, esaien bestela horko hiru gazte horiei.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 99. orr.

Amonaren ipuin maitagarrien kontu hori zuztarreraino sarturik daukagu gure topikoen altxorrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 20. orr.

Janari gehientsua neke handirik hartu gabe irensteko moduan salduko da, bere ontzian, kuzinatua, hezur, zuztar eta azalik gabe, txikituta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.

5 zigarroez eta kidekoez mintzatuz, punta, hondakina.

Ez zitzaion zigarro zuztarrak lurrean zanpatzea gustatzen: hormen aurka eta ateen markoen aurka itzaltzen zituen beti.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.

Puru baten zuztarra hortzetatik kendu barik agurtu zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 162. orr.

Puru-zuztarrari ausiki egin dio ondoren.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 173. orr.

Garrasi egiterakoan, puru zuztarra ez zitzaion ahotik mugitu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 79. orr.

Cesar Telleriak, urte luzetan bere buruzagi eta orain lankide parekide zuenak zigarroa zuztarreraino ahitu arte itxaron zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.

Lasaitasunez uretara bota du musuzapi odolez zikindua, zigarroaren txustarra botako lukeen sosegu berberaz.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 142. orr.

Ez nion esan Madrilgo Santa Anako taberna batean erre nuela neuk azken aldiko txusterrik onena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 21. orr.

6 mutxikina;.

Kamioi altu bat zen, sei gurpilekoa, eta tu egin geniezaiekeen goi hartatik aldamenetik igarotzen zitzaizkigun autoei, eta sagar zuztarrak bota espaloiko emakumeei. haien amaordea zeharo txundituta geratzen zen goizero, harri koskorrak, hostoak, sagar zuztarrak, trapu puskekin egindako panpinak, eta han bildutako beste gauza bitxiak aurkitzen zituenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 96. orr.

· Tomate-zuztarrak, zabor-poltsara.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.

7 zakila.

Jakina, zuk orain uste duzu mandingoak kristoren zuztarra zeukala esango dudala, baina hala uste baduzu, ez dakizu zer den sexu adultoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 89. orr.

Gihartsuena ohera hurbildu da, baina besteak gelditu egin du, bere haragi gogor eta sutsuko zuztar zaintsua erakutsiz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.

8 hanka zuztar (orobat hankazuztar) hanka giharrak.

Ikaragarri sufritu zuten zati horretan zaldiek, hanka zuztar sendoko mutil handiek, ordokizale petoek.  Berria - Kirola   2004-09-30

Egoi Martinez [...] hankazuztar sendoko mutila da, ordokizalea, zaldi indartsua.  Berria - Kirola   2004-05-19

Suitzako eguzkiak sutan jarri zizkien hanka zuztarrak Phonak taldeko txirrindulariei, baina haien giharrak bakarrik berotu zituen, nonbait.  Berria - Kirola   2004-05-01

Eta Pirinioetan gora baten baten hankazuztarrek behartu ederra hartu behar dute.  Berria - Kirola   2004-07-13

Hauspoak kito esaten du eta hanka zuztarretako giharrek bale.  Berria - Kirola   2006-04-19

· Ann Pudeatorren baso-mutil baten neurriko beso-zuztarretan jarri zuen gero arreta.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hanka zuztarrak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus