Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuzi 1 iz zur erretxinatsuzko zatia edo makila, argi egiteko eskuan eramaten dena. ik lastargi.

Armaturik eta zuzi eta argiontziz horniturik zihoazen.  Elizen arteko biblia   Jn 18,3

Zuziak eta danborrak zeramatzaten, ongi ikusiak eta hobeki entzunak izateko maneran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.

Pippinek zuziak ikusi zituen, eta gero bi zaldizko, astiro zetozenak, atzean jendetza handia zekartela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 97. orr.

Eguzkia sartu eta erabat ilundu zuenean, labe bat ketan eta zuzi bat sutan igaro ziren hildako abereen zatien artetik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 44. orr.

Gaua heldu zenean, zuziak piztu zituzten, eta emakume zerbitzariei eman eusteko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 139. orr.

Gau beneragarri hura distiraz eta ospez jantzi zen, mila zuziren argitan eta gorespen-kantu gardenen soinutan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.

Zuzien sugarrek argitzen zuten areto hura, eta marmolezko eskailera zoragarri bat zegoen goiko solairuetara igotzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Haizea hain zen han gaiztoa non gure zuziek, sugarra galduta ia, ozta-ozta argitzen baitzuten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 122. orr.

Apurka-apurka, zuzien sugarrak moteldu eta itzali egin ziren, eta Merry ilunpean zebilela ohartu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 164. orr.

Jaunaren zuzia ez zen oraino itzalia.  Elizen arteko biblia   1 Sm 3,3

Ia ahituriko zuzia txinpartaka itzali zen, eta ilunpeak marea gisa bildu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 227. orr.

Han, eskaileran, zuziak eta ezpatak eskuetan, Denethorren zerbitzariak zeuden.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 155. orr.

Gero, eskuetan zuziak genituela, ziudadelako sotoetara gidatu gintuen Domingok.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.

Haren hitzak zuziak bezala erretzen zuen.  Elizen arteko biblia   Si 48,1

Jo zuen turuta hirugarren aingeruak, eta zerutik izar handi bat jausi zen, zuzia bezala sutan.  Elizen arteko biblia   Ap 8,10

Harry, Ron eta Hermioneren aurretik igaro eta zuziaren argimutiletik askatu zuen Norris andrea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 121. orr.

Bildu eta kiribilduz, zuzitarako balio dizu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Konturatu zen zoro bat eta zuzi bat aski direla dena hondatzeko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 89. orr.

Zuzi bat besoa luzatuta bizkor birarazten baldin bada, suzko eraztun bat ikusiko da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Askatasunaren Estatuari zuzia erori zaiola.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 22. orr.

Nork jaso nahi du zuzia?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.

Gas kantitate gehiegi dagoenean zuzian erretzen da atmosferara bidali aurretik, negutegi efektua eragin baitezake, eta legeak mugatzen du metano isurketa  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Urrezko domina erakusten du, eta zuzi olinpikoaren irudiak gainjartzen dira, kea dariola, eta ehunka uso hegatsez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 216. orr.

Enpedoklesen alboetan, esklabo zenbaitek zuzi handi batzuk zeuzkaten jasorik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

Bere leiho garaien argitan, horma-sabaien edergailuetako margolanen pean, ostatu-zuloetako zuzi ketsuak imajinatu zituen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

Kriseilu eskegiak eta ke ugariko argi zalanzkorrez dizdiz egiten duten zuzi erretxinatsuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 325. orr.

Zurdazko zuzi izeki bat astinduz eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

Zuzi izeki berrien argipean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

Gudu-gurdiak arrapaladan doaz kale eta plazetan barrena, zuzi piztuak bezala, tximista bezain bizkor.  Elizen arteko biblia   Na 2,5

Hain zen sakona ilunpea, non erretxinazko zuzi batez argitu behar izan baitzuen ehorzleak etxe izurri-joaren sarbidea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Begiak suzko zuziak bezalakoak zituen.  Elizen arteko biblia   Dn 10,6

Greziarrek Maia jainkotxar hau aplakatzeko, elorrizko bost zuzi zeramazkioten tenplura.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zuzi-sail handi bat ikusi zuten, bide hartan bertan beraiengana zetorrena; izar-taldea zirudien, dantza ibilian.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 59. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harrizko hormak Gringottsekoak bezalako gar-zuziek argitzen zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 105. orr.

Neure egoitza izateko aukeratu nuen hirian, Jerusalemen, ene zerbitzari Davidek argi-zuzi bat izanen du beti nire aurrean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,36

Ezko-zuzi bat erosi du eta, gaua heldu denean, aitaren ohe aurrean piztu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 110. orr.

Pazko-zuziaren argizaritik ezer ea lortzen zuten, kortako ganaduari adarrean ginbeletaz zuloa egin eta han sartzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.

5 irud/hed

Suak, izan ere, hamar segundoren buruan zuzi bihurtu dizu hegazkina! Dresden osoa zuzi bat egina dago.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 55. orr.

Zuzi gartsu bat zeukan bularraldean sutan, horditasun magiko batek ureztatzen zion arima, bizigogo berri batek eragiten zien bere kirioei.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.

Filosofiaren zuziak asmakeria hauek argitu zituenetik, jainkoaren kimera zapalduta geratu zenetik, [...].  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 146. orr.

Juanito Muñagorri izan zen gure herrian abertzaletasunaren zuzia piztu eta indartu zutenetako bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.

Ezin da sinetsi nolako inozokerietan eror gaitezkeen arrazoiaren zuzia bazterrean utzita argudiatzen saiatzen garenean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 251. orr.

Soinean zeraman, bera ere ezin egon konturatu gabe, edertasunaren zuzia.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 45. orr.

Denbora laburrean bizidunen belaunaldiak aldatu egiten dira eta, lasterkariek bezala, biziaren zuziak elkarri ematen dizkiote.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 103. orr.

Idien izaeran aire mantsoa bizi da, eta hura ez du inoiz asaldatzen suminaren zuzi ketsuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 183. orr.

-Dresden osoa zuzi bat egina dago.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 85. orr.

Heriotzatu behar dituztenek horixe besterik ez omen zaukatek gogoan, ile bustiaren zuzia haragi zurian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 68. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pobretasunaren argi-zuzia ipini zien eskuetan fedearen atetik sartzen zirenei eta huraxe ezarri zuen etxearen lehen oinarritzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 911. orr.

Ortziko gau-zuziak ere, goraki hegan, ez al dakusu nolako gar ildo luzeak egiten dituzten, naturak ibilerari emandako edozein norabidetan?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi zuzi (3); eskuan zuziak (3); zuzi bat sutan (4); zuzi piztuak (5); zuzia piztu (3); zuziak bezala (3); zuziaren argimutiletik (3); zuzien argi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus