Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zutun (orobat zutin) 1 izond zuta.

Gortinaren zirriztuetatik Monikaren zango zutun eta beso luzeei begira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

2 (predikatu edo adizlagun gisa)

Takoien gainean ibiltzen ikasiago iruditu zitzaidan, zutun, lerden eta dotore baina oraindik erabat emakume izatera iritsi gabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 93. orr.

Ez orduan, takoien gainean zutun eta pitin bat harro, atzetik begira ninduela jakitun, kafetegiko atetik irten eta espaloian barrena galdu zenean, [...].  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 137. orr.

Denak ahanzten zituen, ordea, lo-gelako mirailaren aitzinean zutun plantatzen zenean: bertan eta berehala inguruan zebilzkion gizonei atsegingarri agertzeko mila arrazoi finkatzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus