Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zutoin (orobat zutoi g.er.) 1 iz haga modukoa, eskuarki euskarri edo seinale gisa zutik ezartzen dena. ik paldo.

Egundoko kable elektrikoen azpitik zihoan trena, kilometrotan eta kilometrotan, eta zutoin bakoitzeko, hala egiten nuen neure kolkorako: [...].  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 59. orr.

Bide haren bi aldeak telegrafoaren zutoinen eta harien bidez elkarrekin albaindurik zeudela ematen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.

Lanpararen zutoinaren kontra jarri eta hantxe geratu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 85. orr.

Gero semaforoaren zutoinera igo nintzen, eskailera batera bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.

Lerak abiada izugarria hartzen zuen, alboetara okertzen zen, bide-ertzeko zutoinen kontra jotzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

San Sebastian martiriaren nekaldiari buruzko estanpa sepia bat; lokarriek hondoraino zulaturiko besoak agerian, zutoinetik askatu nahian minez iraulita baitzituen, eta gorputz sendoa bezain leuna, gezi tenkatuek alderik alde josita ziotena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

Santua zutoin batean lotua ageri da, Mirakontxako harkaitz batean, biluzik eta geziak gorputzean sartuta.  Askoren artean   «Rataplan» - 24. orr.

Charlie zutoinera lotuta dago.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 190. orr.

Glorietatxo haren sarreran, adreiluzko zutoin banaren gainean, igeltsuzko bi estatua zeuden, Flora eta Pomona.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Kantoiak babesteko espaloietan ezarri ohi dituzten burdinurtuzko zutoinen antzekoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.

Izbetako batzuk mendiaren maldan sakabanaturik zeuden, ahate-saldo baten antzera; besteak, berriz, behean zeuden, zutoin gainean eraikita, eta kurriloak gogorarazten zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 426. orr.

Bat-batean jiratu eta sartu ziren erdian etxebizitza handi bat zegoen espazio batean, garabiez, zutikako eskailerez, zutoinez eta habeez, esku orgez, adreilu mordoez inguratua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 226. orr.

Zutoinak sartuak zituzten, sokak tenkatuak, eta, azkenean, toldoa zabaldu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.

Tenplu joniar iduriko aterbe batean, zeinak baitzuen zorua marmolezko, eta aitzinean hiru zutoin, hirurak ere arrosa-landare batzuek izurtuak eta kiribilduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 295. orr.

Absidearen alboetan, urrezko zutabe batzuk zeuden sabaitik zintzilik, zutoin zilarrezkoak zeuden zoruan xut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 126. orr.

Potsdam-en lau egun ematea eta Orangerie-n ibiltzea lerde-jarioka eta poloniar guztiak zutoina ipurditik sartuta akabatuko zituela amets eginez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

Egun batean, txikitan, kalean barrena zebilela Milanen, zutoina baino tenteagoko gizon bat ikusi zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 25. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

AEBko bandera gehitu zion zutoin luze batean esekirik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Handik metro gutxitara pasealekuaren erdi-erdian altxaturik, zutoin luze biribil bat zegoen, goitik beheraino gezi itxuran eta zurezko oholez josiriko hainbat leku izen tinta gorriz idatzita zeuzkana, hiri bakoitzaren azpian Londrestik bertarainoko distantzia, miliatan eta kilometrotan, argitzen zuena. Bizkor-bizkor geratzen ziren tarantasaren atzean bideko zutoin distantzi erakusleak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 198. orr.

Antzinako etxe asko, aintzira inguruetan eraikitzen zituztenak, altza-zuatz edo zutoin sendoen gainean eraikiak ziren, urak nekez usteltzen duelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.

Paldotzea, hain zuen, beste hau da: zutoin zorrotz bat gorputzean sartuz hiltzean, biktima eserita geratzea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 219. orr.

Bere kasa bizitzen hasi zen, luzatu egin zen, neurrigabeko zutoin beltz baten itxura hartu zuen, eta erdi bi egin zuen bizitza osoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

Zutoin elektrikoek gas toxikoa sortzen dutela diote adituek.  Berria - Gaiak   2004-02-10

Postuen lau kaxoiak argitzeko, brontzezko zutoin bat zegoen, bi gas argiontziri eusten ziena, eta argi haren pean saltzailea nabarmen agertzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 172. orr.

Argindar-kablerik gabeko alferrikako zutoinak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikusarazi diot nola jenero hura mailuaz jotzen den: ez hori bakarrik, hartan ari ginela mailu bat eta zutoin-harri bat inguratu, eta ikusarazi diot zein erraz den xafla eta orritan ematea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jauzi egin zuen pozez, eta, lanpara-zutoinaren ondotik aldendu gabe, haien ibileran saiatu zen emaitza antzematen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 86. orr.

Argi zutoin batetik urkatzea nahi genuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.

Autoak BI-625 errepidetik atera eta argindar-zutoin bat jo zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

Telefono-zutoinek infiniturantz eramaten zuten hari beltza.  Berria - Kultura   2006-03-16

Estepa hartan goragune bakar bat ere ez zen ageri bistara, telegrafo zutoinen profilak izan ezik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.

Berak bakarrik zekien zer esaten zioten zelaiek eta telegrafo-zutoinek, baina jendearen elkarrizketak kezkatsuak ziren, hilketei, lapurretei eta suteei buruzko zurrumurruz beteak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

Bizpahiru taxilari zeuden telefono zutoinaren inguruan solasean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.

Lurrez bete ordez, haritz-zutoinak erabili zituzten; milaka eta milaka zutoin lurperatu zuten han.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 395. orr.

5 irud/hed

Zeintzuk dira bestelako eredu komunikatibo horren zutoinak?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 91. orr.

Ortzaizean altxaturiko errauts zutoina zen atake horien iragarlea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

Isiltasun une laburraren ondotik, klarinetearen hots eztia altxatu zen errauts zutoin baten pare.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 319. orr.

6 futboleko eta kideko kirol batzuetako ateko bi albo hagetako bakoitza.

22. minutua zen, eta Morientesek zutoinera eta Gudjohnsenek langara bidalitako baloiek erakutsi zuten hurrena partida bizi-bizirik zegoela.  Berria - Kirola   2004-05-06

Kovacevicen burukada gogorrak eskuineko zutoina jo zuen.  Berria - Kirola   2004-02-15

Pablok eskuinetik erdiratu zuen, Magnok ezker zutoinaren aurrean baloia gelditu eta Navarrori gola oinetan jarri zion.  Berria - Kirola   2004-01-23

Muñozek berak aukera ona izan zuen 18. minutuan, Pablo Garciak kornerra atera, Mateok baloia orraztu eta bigarren zutoinean errematatzeko aukera izan zuenean.  Berria - Kirola   2004-01-15

Areaz kanpotik ezker oinarekin egin zuen jaurtiketak Eliaren ateko sareetan amaitu zuen zutoina jo ostean.  Berria - Kirola   2006-01-05

Neure debutean –[...] Herrerako futbol-zelaian-, defentsa bati txapela egin eta, baloia airean zegoela, obus bat atera zitzaidan, zurezko zutoina dar-dar jarri zuena, atean sartu aurretik.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 66. orr.

Zortea ez du lagun izan, hiru bider errematatu duelako zutoinera.  Berria - Kirola   2004-12-03

7 (Quidditch jokoan)

Zazpi jokalari izaten ziren quidditch-taldean: hiru jazarle, eta haien eginkizuna puntuak egitea zen, quafflea (futbolekoaren tamainako pilota gorri bat) zelaiaren mutur bakoitzean, hamabost metroko altueran, zutoin batzuetan zeuden uztaietako batetik sartuz, [...] zaintzaile bat, zutoinak zaintzen zituena; eta bilatzaile bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.

Quidditcha, kirolik ospetsuena aztien munduan (sei zutoin altu, lau pilota hegalari eta hamalau jokalarirekin erratzetan).  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 10. orr.

8

Kultu-lekuak, zutarri eta zutoin sakratuak egin zituzten muino guztien gailurretan eta zuhaitz hostotsu guztien azpian.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,23

Jaunaren, beren Jainkoaren, aginduak baztertuz, bi zekor-irudi egin zituzten, bai eta zutoin sakratua ere; izarren aurrean ahozpeztu ziren eta Baal jainkoa gurtu zuten. aldareak eta zutoin sakratuak bota, idoloak xehe-xehe egin eta intsentsua erretzeko aldareak desegin zituen, eta halaxe Israel lurralde osoan.  Elizen arteko biblia   2 Erg 17,16

Jaunarenak dira lurraren zutoinak, mundua haien gainean du kokatua.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,8

9 (oheetan) zutabea.

Ohearen lau zutoinen goialdea pinaburuz ederturik zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 525. orr.

Gero, ohe buruko zutoineraino joan, Holofernesek han zintzilik utzia zuen ezpata hartu, eta esan zuen: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 154. orr.

Lau zutoineko ohearen inguruko zintzilikarioen artetik dorreko leihoan elurra ikusten zuen pasatzen, eta bere artean gogoeta egiten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 167. orr.

10 irud/hed

ELAren proiektuaren zutoin sendoenetarikoa.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Horregatik idazten dizut, jakin dezazun nola jokatu Jainkoaren etxean, egiaren zutoin eta oinarri den Jainko biziaren elizan.  Elizen arteko biblia   1 Tm 3,14-15

Euskal Herri askearen zutoinak eraikitze bidean.  Berria - Harian   2005-10-09

Lantegiko sarrerak greba-zutoinez blokatuko eta nagusia gurekin atxikiko dugu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 207. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bigarren zutoinean (7); bigarren zutoinean (7); zutoin sakratua (8); zutoin sakratuak (18); zutoinaren kontra (3); zutoinaren ondotik (3); zutoinera bidali (4); zutoinera joan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus