Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurzuri (orobat zurtxuri eta zurxuri g.er.) 1 iz makalaren familiako zuhaitza, garaia eta hostotsua, leku hezeetan hazten dena, zura zuria, arina eta uretan usteltzen zaila, azala grisa eta hostoak gainetik berdeak eta azpitik zuhailak dituena (Populus alba).

Hor dira haritzak eta ametzak, pagoak eta gaztainondoak, urkiak eta erreka bazterretik igan zurzuriak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 150. orr.

Txilarra, udako solstiziokoa; zurzuria edo makal txuria, iraileko ekinozioan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.

Goiz-argian erreka baten bazterra segitzen nuela, uraren jario mutua ene urrats isilekin jarraikiz, ikusi dut zurzuria ari laino eztiaren artilea sistatzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 27. orr.

Raulen hiletatik etxerako bidean nentorren, zurzurien itzalpe isilean barrena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 33. orr.

Zurzurien dardara nabari da Mendi Harritsuetako azken maldetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Hantxe, dotzena bat zurzuri, pintore batek erretaularen behereko tatxa berdean pintzel ukaldi batez landatuak balitu bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Sare-sare ari zuen euria, eta noizbehinkako haize-adar nahasiek, elkar jorik, bihurrika harrotzen zituzten bide bazterretako zurzuri-sail biluzien hosto horixkatuak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus