Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurrean (orobat surrian eta surrioan) 1 adlag

Bi haurrak herio zurrean ikusirik, hiru lagunak bi lehengusuak uretatik ateratzen saiatu ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 166. orr.

2 labur-zurrean (orobat laburzurrean g.er.) adlag laburbilduz; laburtu nahian.

Denok ere pixka bat lasaitu ginenean, Roman hasi zitzaion obispoari labur-zurrean kontatzen zer gertatzen ari zen eta nola hurrengo baterako utzi beharko zuen martirioaren loria.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Labur-zurrean saiatu beharrean nago, ordea, hartaz guztiaz esan zizkidanetatik oroitzen ditudan apurrak ere asko baitira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.

Laburzurrean edo berandu erantzuten duten lagunekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 150. orr.

Aginte-koadro nagusia azaldu nion neskari gutxi gorabehera, xehetasunetan sartu gabe; labur-zurrean, zer den kilowatta, zer hidraulika, zer amperea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.

Labur-zurrean jasotako horrek bidenabar erakusten ditu Kode Zibilaren ardatzak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.

Nor zen Walsh? labur-zurrean: idazle eta kazetari argentinarra, 1927an jaioa eta 1977an desagertua.  Berria - Kultura   2004-03-17

3 merke-zurrean (orobat merkezurrean eta merke zuhurrean; Euskaltzaindiaren Hiztegian merke-zurrean agertzen da) adlag ahalik eta merkeena erosten saiatuz.

Gauzek balio dutena balio dute, eta ez gara merke-zurrean ibiliko.  Berria - Kultura   2004-07-30

Interesatzen zitzaizkigun liburuen orri-pasa egoten ginen; merke-zurrean jarduten genuen saltzaileekin, ezer erosi aurretik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 316. orr.

Merke-zurrean erositako gerriko estuegi batek atximurkatutako tripa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 67. orr.

Ohikoa da bederatzigarren abenidan jendea beren hildako senitartekoen telebista aparailuak eta janzkiak merkezurrean saltzen ikustea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 106. orr.

Hartan, buhame itxurako saltzaile batek merke zurrean eskaintzen zuen olioaren kolorea gustaturik, txinta bat erosi du hartatik, laurden erdi bat besterik ez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.

Hiru eguneko epean arazoa konpontzen ez bada karramarroa desizoztu eta hemengo maioristei merkezurrean saldu beharko diegu, Euskal Herrian bertan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 92. orr.

Gaur egun politikoki zuzenak diren eta merke-zurrean eros daitezkeen kontzeptuak tolerantzia, bakea, elkartasuna sarraskitu egiten ditu.  Berria - Kultura   2006-04-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

labur zurrean (10); merke zurrean (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus