Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurixka (orobat zuriska g.er. txuriska g.er. eta txurixka g.er.) 1 izond zuria-edo. ik zurizta.

Bere begiak urdinak eta zurixkak ziren aldi berean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Aurpegi zurixka zuen, begi irtenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Bere begitartea, lehenago betea eta horikara, zimeldua ageri zen, matrailezur irtenekin, larruazal zurixkarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

Lore zurixkako zuhaixka handi samarra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 19. orr.

Bakailaoa, abadira, platuxa, oilarra, arrain arruntak horiek guztiak, gris zikin kolorekoak, orban zurixkez apainduak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Untxien pixak beheko taulak erretzen zituen; hegaztien zirinak xaflak zipriztin zurixkez zikintzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.

Badian barrena zebiltzan ontziek estela zurixkak uzten zituzten urazal leunean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Ur erdibituak bitsa altxatuko du eta apar kizkurtu horrek, enbarkazioaren alboak igurtzi ondoren, lorratz zurixka utziko du atzean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Horma zurixkaren atzean mendia hasten da.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 143. orr.

Arratsaldez eguzkirik gabe gelditzen diren hondartza zurixka bukaezinak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 153. orr.

Argi zurixkan hiru kaio jira-biraka zebiltzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Goian hodeiak, zuri eta zurixkak, gorri eta gorrixkak, hori eta horixkak, kolore guztiak nahasten ziren inauteri bizi batean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 25. orr.

Zeru zurixka hartan euriak zehar-arraia ilunak osatzen zituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Amonio klorurozko laino itxi zurixka batek harturik zegoen beti laboratorioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Azazkalak ubel, besoak arre, eskuak zurixka, belakien kolore.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Berehala, gazteluaren masa gris-zurixka izan genuen bertatik bertara.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 270. orr.

Eguzkia Mendi Harritsuen gainetik agertzen hasten da ekialdean, eta argi zurixka urrekara batez blaitzen du kabina.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

Kokteletik bits berde-zurixka isuri zen haien gainera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 309. orr.

Lore urdin zurixken lorezilak brodaturik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.

Paper hits zurixka urratuaren litsak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus