Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuriune (9 agerraldi, 7 liburutan –ETCn 117 agerraldi, 47 literaturan; orobat zurigune 8 agerraldi, 3 liburu eta 3 artikulutan –ETCn 21 agerraldi, 7 literaturan eta txuriune g.er.) 1 iz gune zuria.

Hamahiru zuriune, laukiaren mugek eta hamabi marrek sortuak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 94. orr.

Zazpi urteren buruan, bela-oihalak alde bietatik idatzita zeuden, zuriune bakar bat ere utzi gabe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

Mundua, Joseph Conrad-en ustetan, espazio mugagabe bezain kilikagarria izan daiteke, esploratzear dauden zuriunez beteriko mapa bat.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 45. orr.

Ohartu al zarete lerroaldeen luzeraz, ertzen eta zuriuneen zabaleraz, hitzen letra moldeez?  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Katean egiten diren argazkilari amateurren argazkiek, ez markorik, ez bazter zurigunerik ez dute izaten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus