Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zurikin (orobat txurikin, xurikin) iz zuritu den patata eta kidekoen azala.

Gazteek anitz sofritzen dute hortarik, eta sorjeskerietara lerratzen dira lur-sagar xurikin jate, kontserbuko boata huts milikatze, bidean isuri salda ondarkin biltze.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Fruitu azalak edo barazki zurikinak jango nituen, fruitu paseak, ezkurrak, zizareak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.

Ezkaratzean, arto txurikinez eta belar onduzko ohea, gau hori hantxe egin zezan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Urriak, hainbat baba-leka, hainbat artaburu beren txurikinez jantzita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.

Ez ninan nahi izatea zurikinez betetako nire lastaira lekuz aldatzea bakarrik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.

Lur, belar, lokatz, zurikin, hosto, lasto, artaburu, txirla... denen gainean zegoen lo eginda.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus