Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kolpe latz haren ondorioz zurbildu eta indarrak gorputzetik ihes egiten ziola sentitu zuen Fionnek. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 141. orr.
Jendetza barrez hasi zen eta Peppone zurbildu egin zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 193. orr.
Hamida zurbildu egin zen, hazpegiak tenkatu egin zitzaizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 251. orr.
Zurbildu egiten zen, ezpainak dardar egiten zioten. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 56. orr.
Neskari zurbildu egin zaio begitartea, eta, kontrola galdurik, dardaran hasi zaizkio ezpainak eta gorputz osoa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.
Erregina zorabiatu egin zen eta, ahuldurik, aurpegia zurbildu zitzaion eta aurrean zuen mirabearen gainean etzan zuen burua. Elizen arteko biblia EstGr 204,7
Denok harengan josirik genituen begiak; aurpegia noiz moretzen noiz zurbiltzen zitzaion. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 185. orr.
Kristinaren bisaiako larruazal beltxarana zurbiltzen ikusi nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 326. orr.
Claire izugarri zurbildu, eta, ahizparen gainera jauzi eginda, azazkalak sartu zizkion lepoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.
Izu-ikaraturik zegoen Belxatzar eta erabat zurbildurik. Elizen arteko biblia Dn 5,9
Erabat zurbilduta zegoen-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 239. orr.
Aurpegia zurbilduko dian argi bat, herio bera dirudien argi bat. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 108. orr.
Zerua zurbiltzen ari zen buru gainean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 283. orr.
Bat-batean, garra zurbildu, eta oso bestelako usain bat aditu zen, metalikoa, aliazeoa, ez-organikoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.
Mantxak toki berean jarraitzen badu eta zabaltzen ez, baizik eta zurbilduz badoa, erreduraren handitua da. Elizen arteko biblia Lb 13,28
Nire lagunak hiru ordu lehenago niri erakutsitako pistola ipurdi zilarkaradunak ikusmiran zuen morroi zurbildua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.
aurpegia zurbildu (5); aurpegia zurbildu zitzaion (3); erabat zurbildu (4); zurbildu egin zen (24); zurbildu nintzen (3); zurbildu zen (10); zurbildu zitzaion (6)
zurbilduz doala (3)