Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuraje (orobat zurtaje g.er.) iz 1 etxe edo eraikuntza baten zurezko egitura edo zuren multzoa. ik zureria.

Eraikin guztietan jartzen da goiko aldean zuraje bat, hainbat izenez deitzen dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

Errenazimenduko zintzel zalu eta espiritualak landu du zuraje guztia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.

Zurajearen zirrikituetatik argitasun distiratsu bat sartzen zen, urrezko xafla bat bailitzan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.

Ontzigaina alderik alde igaro, eta belaontziko zuraje osoak egundoko karraka egiten zuen, hondatutako esku-soinu erraldoi bat bihurturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Senir-eko zipresez egin zizuten zurajea, Libanoko zedroz goi-masta.  Elizen arteko biblia   Ez 27,5

Poliki barneratu zen egitura haren zuraje, habe eta zutabeen artetik, edozein unetan norbaitekin topatuko zela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 158. orr.

Buruarekin jo zuen ganbararen sabaiko zurajea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 208. orr.

Ondotik berrikusirik, balio berezia hartzen dute San Pankrazio elizpearen zuraje beltzaire horiek.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 48. orr.

Kanpoko hondar harri horia zikina, keztatua; teilatuko zurajea ustelduta, arbela hautsita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Haize gozoarekin krak.. krak... krak... aditzen zen; hegaletako zurajea zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 156. orr.

Urkamendiko zurajea zen paraje laiotz hartan zuhaitz itxurako bakarra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.

Zoruko zuraje zaharraren gaineko gurpil-aulkiaren kirrinka zen gure etxeko hots bakarra.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 16. orr.

Sartu aurretik, nobatoetako batek esan zuen eraikineko lehen solairuko lurreko zurajeak su hartu zuela, dena erortzeko arriskua zegoela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 135. orr.

Haginezko zurajea, iraupen haundikoa da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.

2 irud/hed

Adreilu gorriz eta beiraz egindako eraikina zen, teilatua laua eta zurajea aluminiozkoa.  Berria - Kultura   2004-04-11

Herriko jenteek berriz altxatü züen kapera, bena burdiñazko zurtaje bat jarriz.  Herria   2002-08-01

Senir-eko zipresez egin zizuten zurajea, Libanoko zedroz goi-masta.  Elizen arteko biblia   Ez 27,5

Izan ere, Bogart ere zuraje apalekoa zen, gizagaixoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 82. orr.

Tesiko zuraje teoriko-filosofiko guztiari, onberatasun pixka batekin, aprendiz inpresionatuaren zurriburri zentzubakoa iritzi dakioke: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus