Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru zumo egiten zizkion Marcosek egunero Mariari. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 105. orr.
-Joanma, ekarriko al dizkidak dendatik laranja batzuk eta libra bat azukre, zumoa egiteko? Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 98. orr.
Niretzat eta Pantxorentzat zumu bana. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.
Gin-tonicak, zumuak, paper orri bat eta boligrafoa mahai gainean zeuden. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.
Gosariko tostada bukatu eta laranja zumoa edaten ari zela erabaki zuen Martari deitzea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 57. orr.
Sara noiznahi aritzen baitzitzaion, orain egunkaria nahi nuke, orain laranja zumo bat, eta orain kamamila azukre pixka batekin. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 228. orr.
Gurean Coca-Cola eramaten hasi zirenean fruta-zumoetara pasa ziren haienean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 61. orr.