Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udagoieneko haize fresko bolada sartu zaizu azalean jertsearen zulotxoetatik, milaka orratz txiki balira bezala. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 70. orr.
-Atearen zulotxoa da, mirilla, kanpoan zein dagoen ikusteko balio duena. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 148. orr.
Martak, ateko zulotxotik begiratu zuen ireki aurretik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 152. orr.
Ez duzu ezer ikusiko, leihatila modukoa ixten duen burdin-xaflaren zulotxoetatik ez bada. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 46. orr.
Uhal bat hautsia zegoen, eta konpondu egin behar izan zuten, labanarekin zulotxo bat eginez. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.
Koskoilo edo kuku-sagarretan zulotxo bat ikus daiteke eta, hala egokituz gero, baita handik jaioberria den eulitxo bat irteten ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 141. orr.
Zulotxo bat zeukan kokotsean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 138. orr.
Bi masailetan zulotxo bana zuen emakume irribarretsu batek atea zabaldu eta esan zien: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.
Nik neure mingainaz ipurdiko zulotxo polita arakatuko diot, ipurmasailetan zapladatxoak ematen dizkiodan bitartean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 156. orr.
Muttur horren goiko aldea porotsua da: zulotxo batzuk ditu, eta handik ateratzen da pixa. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 249. orr.
Tumorea txikia zela eta zulotxo bat eginda kenduko ziotela. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 43. orr.
Pipiak jotako zulotxoak xiringa batez xilofenaz bete litezke. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 54. orr.
Arropak erantzi gabe erori zen ohean, milaka zulotxotan desegindako aspirina hartzea ahaztuta. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 57. orr.
Nabari dira, dena den, iltze zaharrek utzitako zulotxo maiztuak, iltze berriak sartu dizkioten zulotxoen ondoan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.
Elsbethen masailetan ez zen alaitasunezko zulotxorik ageri. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 76. orr.
Kutxa hark ezkutuko zulotxoren bat ez ote zuen etorri zitzaidan gogora. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 222. orr.
Satisfazio neurriz kanpoko bat nabarituko nuen, neure azal-zulotxoetarik gainezka. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 98. orr.
Sekulako hotza egiten duela Manchako basa-herri hartan, berehala izozten direla patioko putzu zulotxoak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 127. orr.
Beroki arrosa kolorekoa jantzita dagoen Bere Maiestatearen sudur zulotxoak egurastu ahal izan ditzan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.
Gaixotasuna zirrikituak balioesten ahalegintzen da beti, edozein zulotxo aprobetxatzen du sartu eta, bere iraupena ziurtatzeko, inguruan daukan guztia suntsitzeko. Berria - Euskal Herria 2006-03-25
2000 urteko apirilean argitaratu zuen ozpineko euliaren (Drosophila melanogaster) genoma osoa, bere 14.200 geneekin, Science aldizkarian, zulotxo batzuk (1.200) argitu gabe utzi bazituen ere. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.
Zorroztasunak zulotxorik uzten ez duenean. Berria - Euskal Herria 2004-10-27
Beharbada, zu zure senarrarekin etor zintezen, Luisen etxean eta Luisen bizitzan zulotxo bat uztera joan zen Elisabeth. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 54. orr.
Huskeria bat, eta horra hor lapsus deitzen den zulotxoa, horra azpian zegoena agerian, horra sekretuan gorde nahi zena nabarmen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 77. orr.