Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zulodun (orobat zilodun g.er.) 1 izond zuloa duena.

Zangoetako galtzerdi zulodunak, horixe baizik ez nuen jantzirik. egongelan egokitu genuen eskultura zulodun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Beste batzuetan, pila bat egin, eta paper batean biltzen nituen, zilindro zulodun bat osatu arte.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 100. orr.

Eta pozik hartu nuen haren eskupekoa: bi errealeko txanpon zuloduna.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 98. orr.

Zurrungaka sumatu nuen saretaren beste aldean; eskerrak instalaturik zeuden leiar zulodun horiei, haren mikrobioek harrapatuko ninduten eta bestela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 64. orr.

Haren aurpegia, haren kokots zuloduna, baita beragan pentsatzen ari nintzela ere, lausotzen hasi zitzaidan geure ibilaldiaren koloreetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 160. orr.

Etxeak goiko aldean teilatu-hegal tailatuak zituen, zulodunak, eta tximiniak eta dorretxoak eta latazko oilartxo bat haizeak bultzatuta jira egiten zuena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 65. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hurrena begiak zabaldu ditudanean, kafetegiko emakume begi-zuloduna alboan eserita daukat.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus