Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gutun zukoa, barne tzarra duen norbaitek baizik ez baitu holakorik idazten ahal. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 129. orr.
Basoa gerota zukoago da. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.
Ur nasaia, ezker aldera hedatuz, aintzira garbi eta bizi bat moldatzen duela: tatxa urdin ilun joria, Kastillako leku zuku hauen erdian. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 114. orr.
Bazterrak zuko beraz eta asko tokitan jadanik aipu dute idortea. Herria 2005-03-24
Bezperako kantu eta solas ozenak belarrietan neuzkan eta ahoa aldiz zuko... mihia mortero puska bat bezain gogorra neukalarik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.
-Maite ez duk gehiago Baionan eta gisa guziz hori ez duk hire afera, ihardetsi zidan zuko-zukoa. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.