Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuhurtziagabekeria (orobat zuhurtzigabekeria.) iz zuhurtziagabetasun gaitzesgarria; zuhurtziagabeari dagokion ekintza. ik zuhurgabekeria.

Zuhurtziagabekeriaren bat egin ote duzu?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 198. orr.

Maltzurtasunak guregan buruarinkeriak edo zuhurtzigabekeriak baino erro sendoagoak egiten ditu.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 257. orr.

Lagunartera berriz nentorrela, emakume xarmant hori kausitu dut bere gelara sartzen, eta, izan zuhurtziagabekeria edo izan ahulkeria, horra non bere boz eztiaz erran didan: [...].     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 319. orr.

Zuhurtziagabekeria bat bakarra konponbiderik gabeko gaitz bihurtzen dela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 243. orr.

Abantaila horiek guztiak zuhurtziagabekeria bakar batez galduak!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 509. orr.

Niri dagokit neure zuhurtziagabekeria ausartaren atsekabea neure baitan eramatea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 400. orr.

Erosoagoa izanen da guretzat zuhurtziagabekeria hori gazteen gain ematea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 192. orr.

Ertzainak zuhurtziagabekeriaz jokatu zuela nabarmendu nahi izan zuen, aldiz, akusazio partikularrak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Orain, ikasle haren ardura zuten lau lagunetako bakoitzarentzat bina urteko espetxe zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, zuhurtziagabekeriaz eragindako hilketa izan zelakoan.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus