Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuhurgabe izond/iz zuhurtziarik ez duena. ik zuhurtziagabe.

-Eta hiri, gizagaixo sarkin zuhurgabe ergel hori, adio sekulako.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 149. orr.

Haien istoriorik onenak zigorra jaso duten zuhurgabeei eta originalei buruzkoak dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 125. orr.

Berdintsu eta orobatsu gertatzen baitzen tigre harekin, zeinak baitzirudien ezen, begietan su hotz bat zuela, aitzinean zuen etsaia edo ikusle zuhurgabea noiznahi errauts zezakeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 209. orr.

Emiliok laboratorioa gurasoen etxe barruan antolatzeko baimena lortua zuen haiengandik, jende errukitsu, zuhurgabe eta bihotz-zabala baitziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.

Esan orduko damutu zen, bai baitzekien barne-barnetik jalgi zitzaizkiola hitz ausart bezain zuhurgabe haiek.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 96. orr.

Nirekiko daukat behin pentsatu zuela, eta une hartan kolokan egon zela haren asmo zuhurgabea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 151. orr.

Gero printzipio zuhurgabe hori gainerako zenbakiei aplikatuz joan zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 92. orr.

Ibarrera jaistea deserosoa zen, eta niretzat orobat zuhurgabea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus