Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Andromeda landarea, hosto distiratsu eta lore arrosak dituen zuhaixka (pieris japonica). Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 123. orr.
Ez zen belarra eta sastraka beste barik, zuhaixkak ere bazeuden. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 73. orr.
Oihaneko zuhaixken eta sasien artean saltaka. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 131. orr.
Artezietan sustraituriko zuhaixken enborra baliatzen zen euskarritzat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.
Apirileko eta maiatzeko hilabeteetan, loratzen zirenean, zuhaixka haiek beren zurtoin lurrintsuak, beren korola zuriak eta beren mordo txiki urdinak nahasten zituzten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Lurra iraultzen, zuhaixka bat landatzeko. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 13. orr.
47 urteko barakaldoarra zuhaixkak mozten ari zela, metro bateko altueratik erori zen atzo eguerdian. Berria - Ekonomia 2004-10-27
Parkeko zuhaixka gehienak hostorik gabe baitzeuden. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 154. orr.
Ohitura handia izan da Euskal Herriko baserrietan erromero landare bat edukitzea, zuhaixka hori hainbat gaitz sendatzeko erabiltzen baita eta oso maitea da horregatik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.
Biluztu egin zen, arropak kontu handiz tolestuz eta, haiekin fardel bat eginda, zuhaixka baten adar artean ezkutatu zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 197. orr.
Zuhaixka honetatik adaxka hau hartuko dugu. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 18. orr.
Ayub-ek ondo kimatu ditin bide ertzeko zuhaixkak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 35. orr.
Ehun bat metro haratago, zuhaixka batetik dilindan dagoen zerbait hauteman duzu. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 66. orr.
Zahatoko ura ahitu zitzaionean, zuhaixka baten azpian utzi zuen haurra. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 56. orr.
Moisesek zuhaixka uretara jaurtiki eta ura gezatu egin zen. Elizen arteko biblia Ir 15,25
Zuhaixkak loretan zeuden aletegiaren atzean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.
Zuhaixkez inguratutako granitozko muino txiki batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 231. orr.
Barbara Allenen hilobian, herriko hilerrian, txilar bat jaio zen [...] eta denborarekin lore zurixkako zuhaixka handi samarra egin zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 19. orr.
Bertan geratu ziren hobbitak, zuhaixka arantzatsuaren babesean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 251. orr.
Hufflepuffeko Hannah Abbott-ek Herbologiako eskola osoa eman zuen entzun nahi zionari esaten Black zuhaixka loretsu ere bihur zitekeela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 137. orr.
Behi edo zaldi aterpe zahar baten ondotik, xaradi bat, zernahi zuhaixka sistakor elkarri lotuak daudela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.
Errepideraino erortzen diren mendi mazelak oihan basa dira, sasi itxiak eta zuhaixka moldatu gabeak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 10. orr.
Mutikoa, belar debekatuan barrena neskei atzetik segika, zuzen-zuzen joan zen irristaka zuhaixka soildu baten kontra. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 62. orr.
Zuhaixka arreska eta koskor baten atzean ezkutatu ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.
Hortentsia-zuhaixka baten aurrean bilatzen du aitak berea uzteko tokia. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 149. orr.
Gülbaharrek lahar-zuhaixka idorretatik egur pila pollita bildu zuen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 131. orr.
Handik, izan ere, burua isats-zuhaixka baten atzean gordeta, ederki menderatzen nuen gure ate aurreko kamioa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.
zuhaixken artean (4); zuhaixken artetik (4)