Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zozotua hago, bizirik gabe. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.
Lehen bezala beren inguruaz arduratu eta beren ikusmeneko eremuan zegoen edozer kuxkuxeatu eta zirikatu beharrean, geldo eta zozoturik zeuden, edo loak hartzen zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.
Desesperatua zen, zozotua, ez jakin nora begira, nora joan, zer egin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 210. orr.
Nik hitz egiten uzten nion, bera ere erdi zozotuta baitzegoen bere ametsekin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 186. orr.
Angiek erdizka ireki zituen begiak eta zozotuta begiratu zuen orratz fluoreszenteetara: 6'55 a.m. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 27. orr.
Eguzkia jadanik gora joana da, baina oilarrak zozotuak dira [...] eta xoriak eta abereak berdin, usaian hain goixtiar. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 201. orr.
Buruaz murrua jota zozoturik ere egon baita. Herria 2005-11-17