Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zozomikote (orobat zozo-mikote eta zozomiko) iz pl apirileko lehen egunak.

Ez harritu egualdi txarrak izatea, zozomikotetan gaude eta, botatzen dizute artzainek hitzetik hortzera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 130. orr.

Neguak luze jotzen badu apirilean, zozomikoteei luzapena eskatuta, orduan etsipenak joko gaitu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 139. orr.

Kontuak kontu, zozomikote eta tenporekin bueltaka zebilen fraide batek ikusi omen ninduen aurrena, elizako ate ondoan, saskitxo batean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.

Zozomikote egunak, tristeak eta ilunak, hala esan ohi da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 130. orr.

Martxo hondarretako lantzurda eztiak hargatik, zozomiko egunetan, gaiztotzen ahal ziren eta lainoak ortzian eguzkiarekiko lehia hilkorrean higatzen zirela, uhar hotz eta basati leher zitezkeen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus