Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez du heldu gabeko gizonen zozokeria eramaten sekula ikasi. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 62. orr.
Hori zozokeria! Txillardegi «Putzu», 1999 - 53. orr.
Zozokeria bat, txantxaren mailara ere iristen ez zena. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 81. orr.
-Dena zozokeria bategatik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 327. orr.
Zozokeria horietan sinesten duk? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 41. orr.
Eskolan irri egiten zidatela aitortu, eta zozokeria zela, haurkeria hutsa eta laster ahantziko nindutela. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 213. orr.
Ganberaburuak erantzun zion buru-buztanik gabeko zozokeriak zirela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.
Suharki sinesten zuela astrologian, kristalen ahalmenean eta New Age-aren zozokeria horietako beste pilo batean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.
Ilehoriak, berriz, ez zuen begiratu ere egin nahi izan, eta irainka aritzen zitzaien bi ofizial ergel haiei nazkatuta baitzeukaten beren zozokeriekin. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.
Zozokeria horixe esan nion bai, zeruak niretzat asmatu zuela Rita. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 136. orr.
-Oi, Ron, ez ezazu esan zozokeriarik -bota zion Hermionek zakar-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.
-Ez hiza zozokeriak erratetik nehoiz aspertzen? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 239. orr.
Hor egon nauk buru-buztanik gabeko zozokeriak esaten eta pentsatzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.
Nor ibiliko duk hire zozokeriak entzuten! Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 26. orr.
Munduko zozokeriarik handiena aditu balu bezalako keinua eginik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.
Zoritxarrez herritarretaraino ez dira beti heltzen ezagutza horiek, eta ez jakiteak, zozokeriak egin arazten edo erran arazten ditu. Herria 2001-11-08
Rita ez zelako nire betiko zozokeria haietan sekula korapilatuko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 81. orr.
Ez gara zozokeriekin liluratu behar. Berria - Gaiak 2006-05-02
Ez nuen Idoia galdu nahi; are gutxiago Alberto zozoaren eragin zozoagoaren zozokeriagatik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 186. orr.
Zozokeria inozo bat, inozo edo serioa, aski dute aztoratzeko eta bere onetik ateratzeko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 120. orr.
Zozokeria inozoak, ezertarako balio ez duten irudi ezdeus eta txepelak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 43. orr.
Harryk Brooklyndik alde egin eta landa-aldeko urrutiko lekuren batera bizitzera joango zelako ideia zozokeria hutsa iruditzen zitzaidan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.
Eskuliburuko faxista bat, ergela eta adoretsua, zeina armen lanbideak [...] ezjakintasun sendoz eta zozokeria larriz egoki apaindu baitzuen, baina ez baitzuen lortu, hala ere, usteltzerik ez gizagabetzerik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.
Gaztigatu zidaten fiskalaren galderei erantzuteko, "bai" edo "ez" besterik ez esateko, begiramena gordetzeko aretoari, han espainieraz egin behar nuela, betiko zozokeriak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 212. orr.